Senior, Jubenil eta Kadete mailetan Euskal Kopa amaiturik, Euskadiko txapelketak abian jarriko dira asteburu honetan. Jubenil eta kadete mailan, Zarautz eta Pulporekin batera, Bera Bera da neska eta mutiletan Euskal ligetan taldeak dituena.
super amara Bera Berak bigarren zatira arte itxaron du Elda Prestigio gainditzeko Florentino Ibañezen, Iberiar Superkopa dela eta Guerreras Iberdrola Ligako bigarren jardunaldiko atzeratutako partidan. Donostiarrek 1-4ko partzialarekin errenta kudeatzeko aukera izan dute, baina azken minutuan gol bakarreko aldearekin sartu dira. Sartu duen gol bakarrean, Arrojeriak Prades gainditu du goitik, eta sufritutako garaipena lotu du (32-33).
Super amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako bigarren jardunaldia berreskuratuko du, Iberiar Superkoparen ondorioz atzeratu zena. Horretarako, Elda Prestigiori bisita egingo dio bihar, asteazkena 20etan. (Cristina Martín – valentziarra – eta Libertad Martínez – kataluniarra–), Imanol Álvarezen hitzetan “garaipen boladari jarraipena emate aldera”, Motive.co Gijónen eta Conservas Orbe Rubensa Porriñoren gainditu ostean.
Aurreko astean 10 urte bete zituen eskubaloiko elitean Maitane Etxeberriak, izan ere 2013ko irailaren 28an, Barakaldon, debuta egin zuen. Oraindik jubenil (16 urte eta 8 hilabete) sartu bezain laster egin zuen bere lehen gola eta beste bat amaieran egin zuen, markagailuan ageri dena baino estuago (20-25) izan zen norgehiagoka. Aste honetan, beste zenbaki biribil batera iritsiko da Lezoko hegalekoak, super amara Bera Berarekin bere 300. partidua jokatuko baitu asteazkenean Eldan.
Larunbatean Egia Baztarre Taberna gainditu ostean, Egian bertan (20-26, 12-12 atsedenaldian), iaz bezala Bera Berak Euskal Kopako finala jokatu du aurkari bera izango duelarik, izan ere, Ameztoi Zarautzek Zuazori irabazi zion Lasesarren (28-43). Hortaz, urriaren 12an elkar ikusiko dute donostiarrek eta zarauztarrek, lekua zehazteke.