Superkopako finalaren ondoren, Imanol Alvarezek aitortu zuen “pozik” zegoela tituluarekin, baina “hori baino lehen, gustora nago partidarekin, talde handi bat bezala jokatu dugulako”. Baina entrenatzaileak gehien baloratu duena etxean izan da “azkenean, partida batean, titulu bat ospatzeko gai izan gara, Eibarren (2019) edo pasa den denboraldian Elxen aurkako finalerdian saiatu ondoren”. “Pozten nau, era berean, gure jendearengatik, etxean ospatzea, konfetia etxean ikustea esperientzia berri bat izan da”.
Gascako zaleek titulu bat ospatu nahi zuten eta horretarako hainbeste animatu eta estutu dute super amara Bera Berako jokalariak zazpi metroetatik jaurtiketak behartzera, Costa del Sol Málaga aurretik jartzen baitzen (26-28) Arderiusen bi golekin hiru minutu falta zirela. Etxeberriak, finaleko MVP izendatua, gola sartu zuen kontra-golean eta Karstenek zazpi metroetatik. Donostiarren defentsak, zaleen laguntzarekin, Malagak minutu bat izan du azken baloia jautiketa argia saihestu, Iberiar Superkopako lehen edizioko finala penalti marrara eramateko.
Iberiar izaeraz baina super amara Bera Berak eta Costa del Sol Malagak Superkopako iazko finala errepikatuko dute larunbatean (21etan), hurrenez hurren Sport Lisboa e Benfica eta Madeira Andebol taldeak gaindituta.
Con carácter ibérico pero super amara Bera Bera y Costa del Sol Málaga reeditan mañana sábado (21 h.) la final de año pasado de la Supercopa al superar a Sport Lisboa e Benfica y Madeira Andebol respectivamente.
Ia dena prest dago Josean Gasca kiroldegian ostiral eta larunbatean (irailak 8 eta 9) emakumezkoen Iberiar Superkoparen lehen edizioa hartzeko. Gizonezkoen mailan iaz Malagan abian jarri zen eta aurten emakumeek ere urrats hori eman dute.