super amara Bera Berak Xixongo La Arenan izango da bihar (streaming, Abel Juncal eta Ángel Mateos, galizarrak), partida aurreratuan Motive.co Gijónen aurka neurtuko ditu indarrak, “jokoaren fase guztietan hobetzen saiatze aldera”, Imanol Álvarezen hitzetan.
Espainiako hautatzaile Ambros Martinek super amara Bera Berako Maitane Etxeberria eskuin hegalekoa deitu du, Austrian, Hungarian eta Suitzan ospatuko den 2024ko Europako Txapelketara sailkatzeko aurrenko bi jardunaldiak jokatze aldera.
Euskal Kopako azken jardunaldian, Bera Bera Senior taldeak Elgoibarren irabazita (32-41), multzoko bigarren postua eskuratu du, ondorioz, datorren asteburuan jokatuko diren finalaurrekoetan Egia izango du aurkari, gaur egindako zozketak zehaztu duenez.
Bestalde, jubenil nahiz kadete taldeek amore eman behar izan zuten, gertuena Lacturale Bera Bera kadete nesken taldea izan zelarik.
Euskal Kopako azken jardunaldiei ekingo diote Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Emakumeen senior taldeak Elgoibarren du hitzordua larunbatean; egun berean Bidebietan hiru partida: Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil taldeak irekiko du eguna, 10,30etan Ereintza hartuz; 12,30etan Lacturale Bera Bera jubenil taldeak hartuko du Pulpo, kadete taldeak Kukullaga (16,30etan) eta Herrería Bidebieta Bera Bera kadete taldea Zumaian arituko da igande goizean.
Jardunaldia atzo jokatu zuenez, super amara Bera Bera gaur itzuliko da Malagatik, bihar Gascan entrenatuko da, larunbata librea izango du, igandetik aurrera hurrengo erronka prestatzen hasiko delarik: 12 egunetan lau partida, irailaren 26tik urriaren 7ra bitartean, alegia.