super amara Bera Berak Mecalia Atletico Guardes gainditu du (32-23, atsedenaldian 16-16), bigarren zatian defentsareko grina berreskuratu ostean, lehen zati gorabeheratsuan Maddi Aallaren geldiketak izan dira aipagarrienak.
Imanol Alvarezek komunikabideak hartu ditu gaur eguerdian Gascan, bihar super amara Bera Bera eta Mecalia Atlético Guardes arituko diren leku berean (19etan Miguel Martín Soria – Valentziarra– eta Jesús Álvarez – Asturiarra–. Entrenatzaileak espero du “Superkopak errefortzu bat izatea, ez erlaxaziorako beta”.
Astebururako Euskal Kopari ekingo diote senior, kadete eta jubenil mailako taldeek. Etxean arituko dira Senior taldea eta Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilak. Senior taldeak Bidebietan 16,10etan Zarautz hartuko du eta mutilek, Muskiz 18,10etan.
Iberiar Superkopak lehen titulua ez ezik Bera Beraren historian 27.000. gola ere ekarri zuen emakumeen eskubaloi gorenean dagoenetik. Mariane Fernandes izan zen golegilea, 10. Minutura iristear eta 4-4 berdinketa suposatu zuen, laugarren aldiz super amara Bera Berak markagailua ados jartzen zuela eta brasildarraren lehen gola. Beste hiru egin zituen, horietako bat zazpi metroetatik, Finala erabaki zen marratik.
Pasa den astean Euskal Ligan arituko diren Bera Berako talde batzuk Euskal Kopari ekin zioten. Bera Bera Senior taldeak Etxebarrin garaipena lortu zuen Kukullagaren aurka (20-32).
Jokatu zuten Zabala, Pascual (2), Urretabizkaia (2), Ainara López (2), Vázquez (10), Sarriegi, Azkue (2), Zolezzi (7), Ruiz de Gauna (3), Martínez (1), Lizeaga (1), Ainhoa López, Jauregi, Macicior (2), Villarrubia eta Ayape (o.a.).
Bestetik, Lacturale Bera Bera kadete nesken taldeak berdinketa urratu zuen Egian Orioren aurka (30-30) eta Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilek amore eman behar izan zuten Urdanetarekin (42-23).