Eider Rubio zentral donostiarrak Bera Bera Eskubaloiarekin urtebete luzatu du bere kontratua. Denboraldi bikaina betetzen ari da Rubio eta hórrela bat egiten du Bera Berarekin konpromisoa berretsi dutenekin: Darly Zoqbi, Eli Pinedo, Verónica Cuña eta Yamiley Rodríguez atezaina, alegia.
Eider Rubiok taldearen zuzentzen du erasoan eta penaltiak jaurtitzeko ardura du, nahiz eta bi zeregin hauetan Vero Cuña eta zazpi metrotan Bea Fernándezen laguntza izan.
34 urterekin, Rubio hirugarren golegi nagusiena da 95 sartu dituelarik. Beste denboraldi bati ekiteko “ilusionaturik” dago donostiarra “oso urte polita izan daitekeelako, besteak beste, Championsean arituko dugulako”.
Eiderrek, horrela, hamaikagarren deboraldia burutuko du Bera Bera, bi zatitan. 1996-97an debuta egin zuen, bost urte Bidebietatik kanpo eman zituen (Castro Urdiales, Sagunto eta Elda) eta 2007-08an itzuli zen Donostiara.
Bera Bera Eskubaloiak Bidebietan eskuratu du garaipena Kanarietako Ro’casa taldea 30-27 gainditu ostean, puntuen garrantzi eza partida baldintzatu dutelarik. Champions lehiaketan aritzeko etxeko lanak eginda, donostiarrek zaletuei eskertu nahi die urtean zehar emandako babesarengatik eta bigarren zatiari esker garaipena eskeini diete.
Lehenengo zatia nahasia izan da. Eider Rubioren arazo fisikoak direla eta, Reyes Carrerek Vero Cuñari eman dio gidaritza, Alba Menéndez eskuin lateralean, Bea Fernández ezkerrean, Carvalho pibotean eta Altuna eta Ziarsolo hegaletan. Bera Bera sutsu irten da 3-0 aurreratu da Carvalhoren golei esker eta Yamiley Rodríguezek hiru geldiketa onak egin ditu.
Agian lasaitasunak edo helburuak eskuraturik, Bera Beraren defentsa aukerak eman ditu eta Lujanek aprobetxatu ditu. Pixkanaka pixkanaka Ro’casa gerturatu da eta 20. Minutuan Reyes Carrerek Campa, Pinedo eta Berta sartu ditu.
Halere, bi kanporaketa batera jasan izan ditu Bera Berak, Carvalho eta Alba Menéndezena, Ro’casak ondo kudeatu dituenak. Horrela berdinketa iritsi da.
Talde osoa pistan egon arren, 5-1 eko defentsa jarri arren –Pinedo, Lujanetik gertu- Bera Berak ez zuen bide zuzena topatzen eta kanariarrak 17-18 atsedenaldian aurretik joan ziren. Donostiarrek liga osoan zehar ez dute hainbeste gol jaso partzial batean, Itxakok 16 sartu zituen Bidebietan eta Elchek, 15, Bera Beraren azkeneko bi porrotak, alegia.
19-22
Bigarren zati hasierak bide berdintsua hartu du Zoqbi, Punko eta Pinedo taldean egon arren. Ro’casak 19-22 ezarri du 35. minutuan. Orduan Eider Rubio atera zen, eta Bera Berak erritmoa hartu du. Nahiz eta Bea Fernándezek eta Eli Pinedok liga honetan 100. gola lortu, Bera Berak defentsa sendotu du, izan ere, bigarren zatian, kanariarrek bederatzi gol baino ez dute sartu.
Kanariarrek ez diote partidari muzin egin eta pistan lau jokalariekin gola lortu dute. Bera Bera 45. minutuan aurretik jarri da baina Ro’casa zortzi minutuen faltan berdindu du lehia (27-27). Baina hor bukatu zen kanariarren erregaia, donostiarren defentsak, Zoqbiren geldiketak eta Bea Fernándezen golek etxean utzi dituzte puntuak.
Bera Berak bederatzigarren garaipena lortu du (30-27), oso era ezberdinean lortua, nekeak eta erronka eskuratuz ulergarria dena.
Fitxa:
Bera Bera 30 (17+13)
Yamiley, Altuna (2), Menéndez (1), Cuña (4), Carvalho (5), Fernández (9), Ziarsolo (2) –titularra- Pinedo (5), Berta, Punko (1), Campa, Zoqbi (o.a.) eta Rubio (1).
Ro’casa: 27 (18+9)
Guerra, Falcón (4), López (4), Luján (8), Petrinja (1), M. González (2), Albaladejo (7) -titularra- Rodríguez (1)
Epaileak: Juan Bautista Lanuza eta José Ramón Saez (Valentziarrak)
Kanporaketak: Carvalho (2) eta Menéndez Bera Berarik eta López (2), Albaladejo (2 eta gorria 50. min.), M. González (2) eta Petrinja (2).
Partzialak: 4-1, 6-4, 10-7, 14-10, 16-14, 17-18 –atsedenaldian- 20-22, 22-24, 25-25, 27-26, 28-27 eta 30-27
Infantilek Bidebieta irekiko dute, Egia Bera Bera senior Egiako kiroldegian eta kadeteak Errenterian arituko dira. Ohorezko mailako partidaz gain, Bera Berak Ro’casa hartuko du larunbatean Bidebietan arratsaldeko 7etan, harrobiko gainontzeko taldeak apirilaren 28an jokatuko dute.
Horrela, Bera Bera Egia Infantil A taldeak Bidebietan Aiala D hartuko du 10,30etan, Bera Bera Egia Infantil B taldeak, berriz, CD Leizaran goizeko 12etan leku berean.
Bera Bera Egia kadete 1 taldea Errenteriko udal kiroldegira abiatuko da Ereintza Aguaplast taldea zain izango baitu arratsaldeko 4etan.
Eta Kopan, Egia Bera Bera, aldiz, Atez Ate Usurbil hartuko du Egiako kiroldegian larunbatean 16,45etan.
Kadeteak, Vigora
Bera Bera Egia kadete A sektorean kokatu dute UB Lavadores (Galiza) • BM BMLC (Kanariak) eta EDM CLEBA (León) Vigon Espainiako txapelketan aritzeko kanporaketa maiatzaren 11tik 13ra bitartean.
Gipuzkoako selekzioa
Maitane Etxeberria eta Maialen Eguren deitu ditu kadete mailako Gipuzkoako selekzioak maiatzaren 1ean Usurbilen entrenaldia burutzeko.
Taldean golegileen artean hiru multzo sortu dira. Batetik, liga osoan zehar Eli Pinedok, Bea Fernándezek eta Eider Rubiok osaturiko hirukoteak ekarpena %43ª da, hau da, 667 goletik 288 sartu dituzte.
Ezker hegala golegile nagusiena da, 98 golekin. Eli Pinedo da partida guztietan gola sartu duen taldekide bakarra eta bataz beste partidako 4,26 gol ziurtatzen ditu. Pinedok, batez ere, kontraerasoa du gola sartzeko lagun.
Gertura Bea Fernández du Elik, 96 goleakin kanpoko jaurtiketari esker lortutakoak gehienak, nahiz eta penaltiak jautitzen ardura hartu duen. Aipagarriena da partida guztietan gola sartu duela Gijonen aurkako bi norgehiagoketan izan ezik.
Eider Rubio hurrengoa da 94 golekin. Castro Urdialesen ezin izan zuen jokatu baina Alcobendasen zazpi gol sartu zituen, horietarik, lau penaltiz. Donostiarrak barneraketak ditu gustoko eta zazpi metroak sarritan joaten da. Bidebietan golegile nagusiena da 52 golekin eta aurten Gijonen aurka denboraldiko marka ezarri du, izan ere, 10 gol sartu zituen orduan.
Ondorioz, hirurak –Eider Rubio eta Bea Fernández min hartuta daude- denboraldi honetan ligan ehun gol lortzeko zorian dira.
60 gol baino gehiago
Hiruki hauen atzetik agertzen dira beste hirukote bat: Carvalho, Ziarsolo eta Berta. Pibote brasildarrak 68 gol daramazki sei metroetan egiten duen lehiaren truke eta kontraerasoak baliatuz. Kapitainak 67 gol sartu ditu, gehienak kontraerasoetan eta ezker hegaletik. Matxalen Ziarsolok azkeneko 10 partidatan sartu du gola.
Melinda Berta orain saio onean dago. Alicanten sartutako zazpi golak eta pasa den asteburuan Alcobendasen azken minutuetan asmatutako hiru golak hungariara animatu dute. 61 gol daramazki eta kontraerasoa eta ezker hegala baliatzen ditu. Azpimarragarriena da etxetik kanpo Bidebietan baino 13 gol gehiago sartu dituela.
Ligako gol gehien sartzen duen bigarren taldea izanik, golak sartzeko ardura sakabanaturik dago. 54 golekin agertzen da Verónica Cuña, Elcheren aurka bost gol eta Castro Urdialesen hiru egin zituelarik. 49 golekin, Anna Punko jokatutako 14 partida eta gero; Libe Altunak 36 sartu ditu eta Anita Campak, 20.
Azkenik, gazteenak agertzen dira, Alba Menéndezek 14 gol sartu ditu eta geroz eta minutu gehiago ditu eta Nagore Arizagak lau daramazki. Antonella Mena pibote argentinarrak sei gol sartu zituen taldean egon zen arte.
Bera Bera Eskubaloia etxera itzuliko da bihar Mar Saguntori irabazi ziola ia hilabetea igaro denean. Donostiarrek Kanarietako Ro’casa taldea hartuko dute (19etan) ligako azkenaurreko partidan Bidebietan, erronka historikoa lorturik, izan ere, bigarren posutaren jabe dira eta, ondorioz, Champions ikutuko dute datorren denboraldian.
BM Alcobendasen aurrean lortutako garaipenak, asko sufritu ostean, hirugarren postua zortzi puntutara kokatzen du, ondorioz, liga amaitzeko gelditzen diren hiru partidei lasaitasunez ekingo diote eta, era berean, bolada onenarekin jarraitu nahi du, izan ere, taldeak zortzi norgehiagoka jarraian irabazi ditu eta azkeneko 16 partidatatik, 15 bereganatu ditu.
Denboraldia joan ahala, jokalariengan eragina izaten dute jokatutako partidak. Antonio Liberal masajistak dioen bezala “arazoa da ia maiatzean gaudela eta egindako ahalegina antzematen dela, alegia”. Horrela, ziur aski Eider Rubio, Bea Fernández edo Matxalen Ziarsolok minutu gutxi izango dituzte bihar Ro’casaren aurrean, sailkapen nagusian erdi-erdian kokaturik dagoena baina Kopan final-erdietan sartzeko zorian egon zena.