Bera Berak 36-14 gainditu du Aiala Zarautz Lekunberrin
Abenduko aurreneko lagunartekoan, Bera Berak Aiala Zarautz gainditu du (36-14) Lekunberrin ospaturiko partidan.
Taldean lau baja izan arren: Múgica, Ziarsolo, Etxeberria eta Pinedo eta Bea Fernándezen zain, Montse Puche eta Eider Rubiok Nafarrora hamar jokalari eraman dituzte eta taldea moldatu behar izan du hegaleko jokalari bakarra izanda. Atsedenaldian 22-11 nagusi ziren donostiarrak.
Hurrengo lagunartekoa, larunbatean (19etan) Zallan, Iñaki Bringas omenez Prosetecnisa Zuazo Barakaldo taldearen aurka.
Bera Bera: Temprano eta Zugarrondo, Ezkurdia (6), Menéndez (5), Arrojeria (5), Martínez (6), Fernández (6), Sans (3), Ederra (4) eta Yáñez (1).
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea