Bera Bera, Urrezko Kirol Txartela
Bera Bera Eskubaloiak eta beste 33 kirolari edo klubak gaur arratsaldean Donostiako Udaletxean Urrezko Kirol Txartela jaso dute. Eneko Goia alkateak kirolari donostiarren aitortza egin nahi izan du eta aurreneko aldiz ematen den garaikurra, Urrezko Kirol Txartela, hortaz, 2016. Urtean dohainik erabiliko dituzte kirol instalazioak.
Donostia Kirolak eta Donostiako udalak antolaturiko ekitaldiak 28 kirolari eta sei talde elkartu ditu, 2015 urtean arrakastak lortu dituztenak bai Espainiako txapelketetan, liga ezberdinetan zein Europa edo Mundu mailako txapelketetan. Emakumezko 16, gizonezko 12 eta taldeei dagokionez bina emakumeena, gizonezkoena eta mixtoa.
Bere agerraldian Eneko Goiak goraipatu du “oso harro gaude ikusteaz Donostian hainbat kirolari – banakako zein talde – lehiatzen ari direla euren taldeak eta hiria ordezkatuz eta, gainera, emaitza handiak lortuz". "Kirolari guztiak zarete hiriko enbaxadoreak eta, beraz, Udalak lagunduko eta animatuko zaituzte lehiaketak dituzuen toki guztietan" adierazi du eta azkenik esan du “kirolari horien guztien adibidea jarraitzeko, izan ere, horiek dira Udalak sustatu nahi duen Donostia gogotsu eta biziaren isla”.
Lekunberrin lagunartekoa izanik, Bera Beratik izan dira Udalean Fernando Diez Mintegi klubeko presidentea; eskubaloi arloko arduradun Tati Garmendia; Igor Etxeberria gerentea eta Maitane Etxeberria jokalaria, Urrezko Kirol Txartela jaso duena.