
Argentinako jokalari internacional Elke Karsten, 22 urtekoa, datorren denboraldian SUPER AMARA Bera Berarekin jokatuko du, berak eta klubak sinatu duten hitzarmenaren arabera.

Bera Berako senior taldeak Gipuzkoako Kopa finala hartuko du larunbatean Bidebietan 17,30etan, Lauko Elgoibar izango delarik aurkaria. Sarrera dohain izango da.

SUPER AMARA Bera Berak orain amaitu berri den denboraldian 34 partida ofizial jokatu ditu (Loterías Ligako 26, Europako lau, Kopako hiru eta Superkopa). Montse Puchek 20 jokalari deitu ditu deialdiak betetzeako baina horietatik bost jokalari guztietan egon dira: Alba Menéndez, Judith Sans, Leire Aramendia, Silvia Ederra eta Maite Zugarrondo.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak gaur goizean aurtengo Lotería Ligako golegile nagusia aurkezterakoan adierazi du “fitxaketa handia da 2017-18 denboraldirako”. Silvia Arderius, SUPER AMARA Bera Berako jokalari berriak 27 urte beteko ditu uztailean. Alcobendasen igaro du bere kirol ibilbidea eta azkeneko bi urtetan Aula Valladolid taldean.