Partida atarian, bere taldea denboraldiko unerik gozoenean ikusten zuela esa zuen Imanol Álvarezek eta Rocasari irabaziko ziola uste zuela, baina gaur gauean SUPER AMARA Bera Berak egin duena erakustaldeia izan da, batez ere erasoan (25-36).
Golak bi aldeetan eman dira errezegi partida hasieran, SUPER AMARA Bera Beran Cardoso, Ezkurdia eta Karsten bidez eta Rocasaren aldetik, Mbengue zen erabakiorra. Gipuzkoarrak guztia asmatu dute 14, minutura arte (8-11, aurretik).
Arruda, Sans eta Arderius alta izan arren, Imanol Álvarez Berasategi eta Terés erdian, Menéndezek Lusson gertutik zaindu du eta Arrojeriak Mbengue, Ezkurdia eta Cardoso hegaletan eta Castellanos atepean. Karstenek ordezkatu du Berasategi erasoan.
SUPER AMARA Bera Berari guztia ondo atera zaio Sayna Mbengue jokalariaren jaurtiketak izan ezik. Castellanosek ondo eutsi dio Lusson kubatarrari eta kontraerasoan hartu dute tarte polita donostiarrek, lau golekoa. Trojaolak gerturatu du Rocasa, Hernándezek Navarro ordezkatu tu baina Cardosok hiru gol jarraian egin ditu –hegaletik bi eta penaltiz, bat – gipuzkoarren aldea handituz. Rocasa defentsa ireki du baina Arderius irten da eta Karsten eraginkor jarraitzen zuen. Erasoan Pizzo zen ardura hartu duen jokalaria eta Arrudak Castellanos ordezkatu du. Atsedenaldian, gol festan SUPER AMARA Bera Bera nagusi (16-22).
Bigarren zati hasiera erabakiorra izan da SUPER AMARA Bera Berak ez duelako zalantzarik utzi, arnasarik eman ez diolako Rocasari. Ezkurdiaren ordez irten den Da Silvak duen kalitatea erakutsi du; Arderiusek ardura hartu du, Arrojeria eskuin albokoan jarri da eta Terés piboteak baloiak hartu ditu hiru gol eginez. Eta Arrunda, atepean, bikain. Partziala 1-6 izan da eta hama goleko aldea hartu du SUPER AMARAk, defentsan hobetoo zirelarik.
Arderius eta Arrojeriak taldeko 31. eta 32, golak sartzen badituzte seinale ona da. Zazpi asistentzia banatu ditu bakoitzak eta azpimarragarriena izan da Berasategik defentsan lau baloi lapurtu dituela.
Urdin kolorea zen nagusi partidan. Rocasak gazteei minutuak eman dizkie eta Imanol Álvarezek ere minutuak banatu ditu, Cardoso izan ezik, 60 minutuak jokatu baitu brasildarrak, golegile nagusia izanik.
Ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera garaipen itzela. Imanol Álvarezek zioen partida garrantzitsua zela baina ez erabakiorra eta garaipena ere ez da horrela izango. Urruti joan gabe, iazko denboraldi hasieran erakustaldia Rocasarena izan zen Bidebietan (29-34) eta Ligak Donostian amaitu zuen.
Rocasa 25, SUPER AMARA Bera Bera 36
Rocasa 25 (16+9): Navarro, Reyes (2), Lusson (1), Rodríguez (7, 3p), González, Mbengue (7) eta Trojaola (3) –hasierako zazpiko- Toscano, Pizzo (3), Macedo (1), Schuster, Machín (1), Quevedo eta Hernández (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 36 (22+14): Castellanos, Cardoso (11, 3p), Menéndez (3), Terés (5), Arrojeria (2), Karsten (6) eta Ezkurdia (2) –hasierako zazpikoa- Berasategi, Sans (1), Arderius (1), Camejo, Da Silva (5) eta Arruda (o.a.)
Epaileak: Óscar Ralluy eta Ángel Sabroso (kanariarrak)
Kanporatuak: Haridian Rodríguez (2) Rocasatik eta Karsten eta Arrojeria SUPER AMARA Bera Beratik
Partzialak: 4-4, 6-8, 8-12, 9-15, 13-17, 16-22 –atsedenaldia- 17-25, 18-29, 18-31, 20-32, 21-35 eta 25-36