SUPER AMARA Bera Berak bigarren itzuliari intentsitatez heldu nahi dio Bidebietan (larunbata 18etan) Balonmano Castellón hartuz (Alejandro Hoz eta Axel Riloba, kantabriarrak), izan ere, hilabete t’erdi eskasean Ligako aurkaririk onenetarikoen pistetan jokatuko baitu: Telde, A Guardan eta Xixonen.
Lehengo asteburuan debuta egin zuen Euskadiko txapelketan eta asteburu honetan, Guerreras Iberdrola ligako partida aurretik, Lacturale Bera Bera nesken kadete taldeak Kukullaga hartuko dute Bidebietan (16etan). Jubenil taldeak, aldiz, Ermuan jokatuko du 18,30etan. Bestetik, senior taldeak Etxebarrin du hitzordua igande eguardian.
Lehen ostiralean HGB Prosetecnisa Zuazo taldearen aurkako partida atarian, Bera Bera Eskubaloiak talde guztiak elkartu zituen eta Josean Gasca Kiroldegian.
































