Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola Ligako bost jardunaldietan 165 gol sartuta, SUPER AMARA Bera Berak ohorezko mailan parte hartutako 29 denboraldietan golen marka hautsi du.

Bataz beste 33 gol sartuta, SUPER AMARA Bera Bera da egun Guerreras Iberdrola ligako golegile nagusiena, Mecalia Atlético Guardés baino bi gol gehigo dituela. Rocasa eta Canyamelar Valencia taldeei partida bana falta zaie baina gipuzkoarren eta galizarren zenbakietatik urrun dira. 23 gol gutxiago sartuta da Rincón Fertilidad Málaga (142) eta ondoren, KH7 BM Granollers (136).

Hortaz, aurreneko bost jardunaldiak kontutan hartuta, SUPER AMARAk 2015-16 denboraldiko Bera Bera gainditu du hiru golegatik. Aurreneko liga lortu zen denboraldia (12-13) izan zen gol gehien eman zen hirugarrena (153) eta, laugarrena, iazkoa, 152 golekin.

Egungo plantillaren meritoa da Ligako hiru pistarik zailenetarikoan jokatu duela: Málaga, A Guarda eta Kanarietan, alegia. BM Castellón taldeari 46 gol sartuta bataz bestekoa igo arren, beste bi partidetan 30 gol baino gehiago sartu dituzte BM Morvedre (31) eta Rocasa (36).  Halere, SUPER AMARA Bera Berak Txapeldunen ligako sailkatze fasean ere joera mantendu zuen, 27 gol egin zizkion Bietigheim taldeari –multzoen faseko egungo liderra- eta  Jomi Salernori, 40.

Cardoso, hirugarren golegile nagusiena

Ez da ohikoa SUPER AMARA Bera Berak partidako 33 gol sartzea ezta ere jokalari bat Guerreras Iberdrolako golegileen zerrendan hirugarren egotea. Elche Mustang taldeko Jennifer Gutiérrez (33) eta KH7 BM Granollerseko Judith Vizuetek (36) baino ez dute Cardoso (32) gainditzen. Oraindik Ligan debuta egin ez duen Etxeberria bajan dela, brasildarrari minutu ugari jokatzea tokatu zaio baina sasoi onean dago: Rocasaren aurka 11/11 (%100) eta BM Castellónen aurrean 10/9 (%90).

SUPER AMARAn Cardoso ostean Ligan zerrenda agertzen dira: Karsten (22), Menéndez eta Arrojeria (19), Ezkurdia (15), Da Silva eta Terés (13), Sans eta Arderius (11), Camejo (5), Berasategi (3) eta Castellanos eta Arruda atezainak gol banarekin. Orain arte jokaturiko zortzi partidak kontutan hartuta, hau da, Superkopa eta Txapeldunen ligako bi partidak gehituta: Cardosok 45, Karsten 42, Da Silva 27, Menéndez 23, Arderius 22, Arrojeria 21, Ezkurdia 18, Sans 17, Terés 15, Etxeberria 11, Berasategi 7, Camejo 6, Arruda 2 eta Castellanos, bat.

Larunbatean Bidebieta izango da Aula Alimentos de Valladolid, urteetan gol asko sartzen dituen taldea. Egun, aldiz, Peñasen taldeak SUPER AMARAk baino gol bat gutxiago jaso du eta golak sartzen zortzigarrena da Aula (eta Rocasak gaindituko du faltan duen partidan).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores