Datu horrek, kirol horietako maila altuenean emakumeen taldearen bat duten Estatuko 77 hirien sailkapenean hirugarren postua ematen dio Donostiari (8) (zenbaki absolututan), bakarrik Bartzelonak (13) eta Madril-ek (13) gaindituta. Goi mailako emakumeen taldeen kopurua herri bakoitzeko biztanleriaren arabera aztertzen badugu, Donostia lehen postuan dago Estatutuko hiriburuen artean, 22.522 biztanleko talde batekin, talde kopuru gehien dituzten hiriburuetako datuetatik oso urruti (Bartzelona 123.879 biztanleko talde bat eta Madril 248.769 biztanleko talde bat). Bigarren postua Gironak hartzen du (bi talde), 48.793 biztanleko talde baten ratioarekin.
Euskal Herriko gainontzeko hiriburuekin alderatuta, Donostia lehen postuan kokatzen da, bai taldeen kopuruari dagokionez baita biztanleko taldeen ratioari dagokionez ere. Gehien hurbiltzen den hiria Gasteiz da, 3 taldeekin eta 82.104 biztanleko talde bat, gero Iruña bi taldeekin eta, azkenik, Bilbo talde bakar batekin.
Goi-mailako neska kirolariak
Emakumezkoen taldeei buruzko ikerketa honen emaitzez gain, ezin da aipatu gabe utzi banakako kiroletan 2016. urtean zehar Espainiako zein nazioarteko txapelketetan emaitza bikainak lortu dituzten beste goi-mailako neska kirolari batzuk: Naroa Agirre, Nora Orduña, Trihas Gebre, María Mujika eta Uxue Fraile (atletismoa), Clara Azurmendi, Nerea Díaz, Blanca Ibeas eta Miren Azkue (badmintona), Naroa Perez, Carla Perez, Paula Lasarte, María Fraile eta Violeta Orlando (gimnasia erritmikoa), Aiora Arrillaga (judoa), Ainhoa Olarra (Golf), Irati Goikoetxea, Miren Lazkano, Irene Egües, Irene barba, Olatz Arregi, Amaia Mediero, Marta Barba (piraguismoa), Enara Ibarburua, Olatz Garmendia (Kayak-Surf) eta Ane Zulaika (SUP).
Donostiako emakumeen kirolaren osasun ona hau, emakumeen artean kirola bultzatzeko lanean ari diren hiriko kirol klub ugariren lanaren ondorioa da. Donostia Kirolak klub hauek laguntzen jarraituko du ekintza ezberdinekin, besteak beste, emakumeen kirolari presentzia gehiago emateko ekitaldiekin, dirulaguntzak emateko zein kirol guneen erreserbak egiterakoan lehentasunezko irizpideak mantenduz edo goi-mailako taldeei dirulaguntzen kopurua handitzea (2017. urtean 130.000€ banatuko dira talde hauen artean).
Bestetik, beste behin, hirugarren aldiz, Bera Bera Urdina jubenil nesken taldeak Tecnifuelle Elgoibar gainditu zuen Elene Vázquezek azken segunduan sartutako golari esker (25-24). Hortaz, lidergoan da sei puntuekin.
gazkiak Bera Bera senior
Argazkiak Bera Bera jubenil Urdina neskak
Emaitzak
Larunbata, martxoak 4
Infantil mutilak Amenabar vs Bera Bera Urdina
Kadete neskak Bera Bera Laranja 17-15 Arantzazuko Ama KE
Senior neskak (Euskal Liga) Bera Bera 38-12 Garaje Axiri Pulpo
Jubenil neskak Untzilla Abokatuak 25-24 Bera Bera Laranja
Kadete neskak Usurbil KE A 12-27 Bera Bera Urdina
Igandea, martxoak 5
Infantil neskak Bera Bera Urdina 29-19 Orio Ikastola
Infantil neskak Bera Bera Txuria 28-25 Pitch Bidasoa B
Kadete mutilak Bera Bera Urdina 33-29 Leizaran Imatel
Infantil neskak Bera Bera Laranja 33-26 Modeltek Elgoibar
Jubenil neskak (Euskal liga) Bera Bera Urdina 25-24 Tecnifuelle Elgoibar