Datorren martxoaren 24an Gipuzkoan jokatuko da urteko kirol-ekitaldi erakargarrienetako bat: Emakumezkoen Eskubaloiko Europako Txapelketarako sailkapen-faserako partidua. Txapelketa urte amaieran jokatuko da Frantzian. Norgehiagoka “Guerreras” taldeak Sttutgarten alemaniarren aurka jokatu eta hiru egunetara jokatuko da eta funtsezkoa izango da Taldeko buru zein izango den jakiteko.
Lehenengo zatian, batez ere, defentsan egon zen partidako gakoa, kontraerasoak bideratu zituelarik Castellanosen ekarpenari esker ere bai.
SUPER AMARA Bera Berak garaipena behar zuen eta markagailuak adierazten duena baino argiago lortu du Rocasa mendean hartuz Teldeko Antonio Moreno pistan (30-33), sailkapenan hiru talde berdinduta utzita: donostiarrak, kanariarrak eta Guardés.
































