
Asteburu oparoa kadete, jubenil eta senior mailako taldeentzako. Mutilen kadeteak Zumarragan irabazi zuen, Lacturale taldeak sendo dira fase finaletan eta senior taldea bigarren kokatu da Euskal ligako sailkapenean.

SUPER AMARA Bera Bera eta Aula Valladolid taldeak Ágredan 15 urte bete duen Soriako klub honetako ospakizun ekitaldietan parte hartu dute, Valladolidekoek lagunartekoa irabazi dutelarik (25-28).

Balonmano Ágreda taldeak gonbidaturik, SUPER AMARA Bera Berak bihar larunbata (18,30etan) Aula Valladoliden aurka lagunarteko berri bati ekingo dio Soriako herri honetako klubaren 15. urteurrena ospatzeko antolatu den norgehiagokan.