Atzo ezker belauneko meniskoan ebakuntza egin zioten Eider Lizarbe jokalariari, antza, guztia ondo atera zen. Gaur alta jaso du eta aurredenboraldirako prest egote aldera errehabilitazioarekin hasiko da lehenbailehen donostiarra.
Gol askoko partida Zarauzko Aritzbatalde non saiatu arren, Bera Berak ezin izan zuen Aiala Zarautz taldearen aurka Gipuzkoako kopako finalean. Zarauztarrak, Zilarrezko mailako jokalari askorekin, indartsu agertu ziren eta donostiarrek partida lehiatzearekin nahikoa izan zuten (29-37).
Ligako txapelketa behar den moduan ospatzeko ia astirik izan gabe, SUPER AMARA Bera Berak beste erabaki sakona hartu behar du, 2018-19ko denboraldian Txapeldunen Ligan aritzea, horretarako ekainaren 5ean baino lehenago izena eman behar du.



































