Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak Frantziako Plan de Cuques hirian ospatzen ari den Femina Hand’Cupeko bigarren partida irabazi du gaur, bigarren zati bikain bati esker Sint-Truiden txapeldun belgiarra gaindituz (30-21, 12-14 atsedenaldian).

Atzo partidak galdu zituzten bi taldeak elkarren aurka aritu dira, donostiarrek amore eman behar izan zuten Toulonen aurrean eta belgiarrak Cannes taldearekin. Sint-Truiden izan da lehiari ondo heldu diona Plan de Cuqueseko Ambro gelan. Donostiarren 6-0 defentsak erraztasunak eman dizkio lehenengo lerroari eta erasoan, Arrojeria eta Etxeberria salbu, baloia mugitzeko zailtasuna izan ditu SUPER AMARAk, pibotearekin ez zegoen loturarik eta, horrez gain, bost kontraerasoetan huts egin dute.  Ondorioz, 12-14 atzetik.

Bigarren zatian, Imanol Álvarezek Arrojeria kokatu du defentsaren aurrean, Terés, Sans eta Menéndez atzean zituelarik, belgiarren erasoa guztiz oztopatuz. Erasoan Berasategik birritan asmatu du, Terés eta Arrojeriak ere bai eta SUPER AMARAk partida irauli du Zugarrondoren laguntzarekin. Penaltiak jaurtitzea bakarrik atera den Cardosok asmatu du, Etxeberriak ere bai garaipena eskuratuz (30-21).

Txapelketan honen helburua da minutuak banatzea behar dituzten jokalarien artean, Etxeberria eta Zugarrondo bezala. Gipuzkoarrak Txapeldunen ligako atarikotik ez du jokatu, duela hiru hilabete, alegia. Horrez gain, Imanol Álvarezek gauzak gogoraratzeaz gain froga berriak egin ditu erasoan eta defentsan eta minutuak eskaini dizkie María Gracia, Euskal Ligako taldeko zentralari lehen taldeareki sarritan entrenatu duena –atzo bi gol egin zituen – eta Malen Morandeira, 16 urteko jubenil mailako jokalariari, gaur penaltiz eta barneraketaz gola egiteko gai izan dena.

Bihar igandea, 12,15etan, hirugarren partida Frantziako 20 urte azpiko selekzioaren aurka izango da.

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 30, Sint-Truiden 21

SUPER AMARA Bera Bera 30 (12+18): Zugarrondo, Ezkurdia (2), Berasategi (3), Sans (1), Terés (3), Menéndez (1), Etxeberria (8), Cardoso (5p), Arrojeria (5), Camejo, Gracia, Morandeira (2), Azurmendi eta Lladró (o.a.)

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores