Alba Menéndez, Esther Arrojeria, Maite Zugarrondo eta Silvia Ederra jokalariek 2017-18 denboraldirako Kibor, empresa gipuzkoarrak burutu dituen kamisetak aurkeztu dituzte gaur.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia eta Lacturaleko gerente Juan Manuel Garrok gaur eguardian, txistularien soinuaz baliaturik, Bidebieta kiroldegian hitzarmena aurkeztu dute, bi erakundeen arteko hiru urtetarako lankindetza bermatzen duena.

Sei partida jokatu, hiru garaipen eta hiru porrot. Eslovenian jokatu den Europako junior mailako txapelketan aurreneko partida izan zen, Espainiak gol bakar batez galdu baitzuen Alemaniaren aurka (20-21) lau penalti huts egin ostean.

Iaztik alderatuta zazpi aurpegi berri izango ditu SUPER AMARA Bera Berak, gaur goizean 2017-18 denboraldiari hasiera eman diona Anoetako miniestadioan burututako aurreneko saioarekin. Aldez aurretik, komunikabideei esanetara jarri dira Josean Gasca kiroldegian, irailaren 9an debuta egingo duten lekuan Europako joaneko kanporaketan.