
Mecalia Atlético Guardés taldeak Rocasa liderraren aurrean (26-21) lortutako garaipena Guerreras Iberdrola Ligaren sailkapena estutu du goitk, izan ere, kanariarrak nagusi dira 20 puntuekin, SUPER AMARA Bera Bera eta galiziarrak baino bi puntu gehiago, hiru Mavi Nuevas Tecnologías taldearekiko eta lau Aula Alimentos de Valladolidekiko.

Denetarik, asteburu Bera Bera Eskubaloiko harrobiarentzat. Aipatzekoak, Lacturale Bera Berako taldeen garaipenak, kadete eta jubenil mailetan.

Albiste on ugari SUPER AMARA Bera Berarentzat Guerreras Iberdrola Ligaren itzuleran, Canyamelar Valencia aise gainditu duelako (33-14, 17-4 atsedenaldian) eta berriro pistan Arrojeria, Zugarrondo eta Ausàs izan duena, lesio luzeak atzean utzita.

Deialdia osaturik eta hiru nobedadeekin hartuko du bihar larunbata (18etan) SUPER AMARA Bera Berak Canyamelar Valencia Bidebietan (Jesús Escudero eta Jorge Escudero, Kantabria) Guerreras Iberdrola Ligako hamaikagarren jardunaldian.