Bera Bera

Select your language

Lesioak eta nazioarte mailan jokalariek dituzten lehiaketak direla eta, Imanol Álvarezek Frantzian asteburuan jokatuko den Femina Hand’Cup txapelketara bigarren taldeko zentrala María Gracia eta ezker alboko jubenil mailako jokalari Malen Morandeira. 16 urteko urnietarrak azaroaren amaieran Espainiako jubenil mailako selekzioarekin burutu zuen konzentrazioa Kantabrian.

Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak Plan de Cuques hirira lehen taldeko hamar jokalariekin egingo du bidaia: Zugarrondo, Menéndez, Etxeberria, Ezkurdia, Arrojeria, Cardoso, Sans, Berasategi, Camejo, Azurmendi –ziur aski ez du jokatuko- eta, jakina, Gracia eta Morandeira. Taldera gehituko da Silvia Lladró atezaina, berriro ere SUPER AMARA Bera Berari laguntzeko prest –iaz abuztutik azarora egin zuen bezala – eta larunbatean Plan de Cuquesera agertuko da Zugarrondori laguntzeko.  

SUPER AMARA Bera Berak ostiralean (20,45etan) Toulon Saint Cyr izango du aurrean, egun seigarrena Frantziako ligan. Larunbatean St Trond belgiarra edo Cannes Mandelieu Handball, Frantziako D2 ligakoa eta igandean beste multzoetako bat: bertako Handball Plan de Cuques, Frantzia eta Danimarkako 20 urte azpiko selekzioak edo D2 mailako Stella St Maur.

Gehiago ikusi

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores