SUPER AMARA Bera Bera Kopako finala jokatuko du igandean, zazpigarrena erreskadan, gaur arratsaldean bertako Rincón Fertilidad (25-26) gaindituta, Málagako Ciudad Jardín pistan. Donostiarrek Xixongo Mavi Nuevas Tecnologías izango dute aurrean 12etan (Teldeporte).
Lehenengo zatiko 26. minutua zela, Guerra atezainaren aurrean bi jaurtiketa garbiak huts egin ondoren, Teres piboteak lekua egin du sei metroetan eta 7-15 ezarri du markagailuan, Aula Alimentos de Valladolid taldearen alde, alegia.
Kopako 27. Fase finala izango da Málagakoa Bera Berarentzat, izan ere, 1992.. urteaz geroztik donostiarrak leku finkoa dute, 2015. urtean sailkatze sistema aldatu zelarik, lehen itzuliko zazpi edo zortzi taldeen eskubidea izatetik ohorezko mailako taldeei eta zilarrezko mailako batzuei aukera ere emanez.
































