Atatürk Spor Salonu pistan jokaturiko partida, hamar golekin, SUPER AMARA Bera Bera taldeko golegile nagusiena izan da Leire Aramendia, “kadete mailaz geroztik ez nuen hainbeste gol sartu” zioena. “Pozik” zegoen partida berdinketa (35-35) ostean, EHFko kanporaketako joaneko norgehiagokan Turkiako Kastomonu taldearen aurka, izan ere, “bigarren zatian gure burua Europatik kanpo ikusi dugu”.

Azken minutu zoragarriei esker, SUPER AMARA Bera Berak Kastamonu taldeak lortutako abantaila murrizten asmatu du partida amaitzeko bost segundu falta zirela berdindu duelarik (35-35, atsedenaldian 19-14). Ondorioz, EHF Cupeko kanporaketa gainditzeko lehian sartu da, itzulera bihar bertan izango delarik, Atatürk Spor Salonu pistan Donostian 16etan.

SUPER AMARA Bera Bera aurten osatu duen plantillaren ezaugarri nagusiena gazteria da, bataz beste, 24 urtetik bueltan dagoena. Kastamomun asteburu honetan 28 urte baino helduago duen talde baten aurka arituko dira gipuzkoarrak, 30 urte baino gehiago dituen zazpi jokalari izango dituzte aurrean.
Ez du partida erraza izan SUPER AMARA Bera Berak Ibizan. Alde batetik Guardesen aurkako partidak oraindik zeresan eman duelako eta hurrengo erronka Turkian duelako asteburuan, Kastamomun jokatuko baita EHFko kanporaketa. Baina bere lana egin du Guerreras Iberdrola Ligako bosgarren jardunaldian (25-30) hegaleko jokalariek hutsuneak aurkitu dituztelako.

Harrobiko lau partida asteburu honetan, bihar hasita Bidebietan. 10etan Lacturale Bera Berak Bidasoa Irun A hartuko du eta Bera Bera Urdina taldea Zarauzko Antonianosen arituko da 10etatik aurrera Aiala A taldearekin. Larunbatean Lacturale Bera Berak Zumaira egingo du bidaia bertako Garaje Axiri Pulporen aurka jokatzeko 11,30etan eta igandea, Bidebietan Bera Bera Urdina taldeak Astigarragako Mundarro hartuko du 12etan.