Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak gaur goizean aurtengo Lotería Ligako golegile nagusia aurkezterakoan adierazi du “fitxaketa handia da 2017-18 denboraldirako”. Silvia Arderius, SUPER AMARA Bera Berako jokalari berriak 27 urte beteko ditu uztailean. Alcobendasen igaro du bere kirol ibilbidea eta azkeneko bi urtetan Aula Valladolid taldean.
Donostiako Illarra Berri elkartean egindako afari batekin amaiera jarri zion bart plantillak 2016-17 denboraldiari. Mahai baten inguruan jokalariek eta entrenatzaileek lagun izan zituzten, besteak beste, eskubaloi arloko ardurandun Tati Garmendia; Igor Etxeberria gerentea, Iñaki Jauregi azpipresidentea eta Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegi, SUPER AMARAko Víctor Espinosa gerentea eta Markenting arduraduna, Alfonso Reiriz.
Leonen kostata irabazi arren, SUPER AMARA Bera Bera 2016-17ko Loterías Liga bigarren postuan amaitu du Mecalia Atlético Guardés txapeldunaren atzetik, gaur A Sangriñan KH7 BM Granollers (27-20) gainditu duena.
Denboraldiko azken entrenaldia burutu ostean eman du Montse Puchek deialdia Leonen urtea amaitzeko. Lizarbez gain, Lur Errekondo da nobedadea, usurbildarrak bigarren taldearekin egindako lana aitortze aldera eta aurreneko aldiz izango da Loterías Ligako taldearekin.
Zumaia, Errenteria eta Bidebietan arituko dira asteburu honetan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko hiru taldeek.