
Espainiako Etorkizuneko selekzioak Lacturale Bera Berako kadete mailako Malen Morandeira jokalaria deitu du entrenaldi saioa egiteko.

Asteartean Ibizako ANTS:BIFT Muchoticket Santa Eulària taldeari Kopako final-laurdenetan egindako bi golei esker, Esther Arrojeria 300 goletara iritsi da Bera Berarekin lehiaketa ofizialetan.

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Montse Puchek pozik zegoen Rocasa eta ANTS:BIFT Muchoticket Santa Eulària taldeak gaindituta, azken hau Kopako kanporaketan, halere, “aste borobila izateko Rincón Fertilidad Málagari irabazi behar diogu larunbatean”. Bidebietak hartuko du norgehiagoka 18 etan.