
Bera Bera Eskubaloiko harrobiak bederatzi partida jokatuko ditu asteburuan eta azaroaren 21ean bertan behera gelditu zen bat. Bera Bera senior, Lacturale taldeak eta Kadete mutilak Bidebietan izango dute hitzordua.

Azken bost partidetan jasotako estadistiken arabera, SUPER AMARA Bera Berako jokalarien hiru jaurtiketetatik bi gol dira, ondorioz, aise atera ditu norgehiagoka horiek Ibizan eta O Porriñon eta Mavi, KH7 BM Granollers eta Base Villaverde taldeen aurrean Bidebietan.

Gipuzkoako txapelketak kadete mutilen mailan fase finalari heldu zion lehengo asteburuan, Bera Bera Urdinak Zarautzen garaipena lortuz. Hortaz gain, emakumezkoetan Lacturale taldeak sendo eta senior taldea ere nagusi Oñatin