
SUPER AMARA Bera Bera astelehenean itzuli zen entrenaldietara zubian egun batzuk jai izan ondoren. Urtea amaitu bitartean hiru hitzordu izango ditu, ostegunean Iparraldeko Anglet herrian, Soriako Agredan eta datorren astean Elgoibarren Euskal Koparekin.

SUPER AMARA Bera Berako Maitane Etxeberria, Silvia Arderíus eta Elke Karsten jokalarientzako amaiatu da emakumezkoen eskubaloi Mundiala. Espainiako selekzioak ezin izan zuen Norvegia egungo Mundialeko eta Europako txapelduna gainditu final-zortzirenetan eta Argentinak Tunezi irabazita azken postua saihestu zuen.

Euskadiko kadete eta jubenil mailako emakumezkoen selekzioek Salamancan lagunartekoak jokatu dituzte asteburuan Estatuko Txapelketa prestatze aldera.