Bera Bera

Select your language

Defentsan lan bikaina eginez, SUPER AMARA Bera Berak ez du zalantzarik egin Sagunton eta aise gainditu du Morvedre (14-25), Guerreras Iberdrola Ligako lidergoaren estrenaldian, euskaldunak eta kanariarrak gorenean uzten duen jardunaldian, Guardes lau puntura gelditzen da etxean Zuazorekin galdu ostean.

6-0 defentsak valentziarren lehenengo lerroa ito du eta Arruda atepean horma osatu du Morvedreren jaurtiketa oztopatuz. Gainera, SUPER AMARA Bera Berak korrika egiteko aukera izan du eta hasi eta berehala (6’: 1-4) tartea zabaldu du Etxeberria eta Gilekin.

Imanol Álvarezek Saguntora prest dituen jokalariak eraman ditu baina Karsteni atsedena eman dio, mina hartuta dagoelako. Hasteko Terés, Sans, Etxeberria eta Menéndez erdian jarri ditu Gil eta Arrojeria hegaletan eta Arderiusek Sans ordezkatu du erasoan.

Barneraketa batean Menéndezek 600, gola egin du Bera Beraren kamisetarekin. Manu Etayok partida gelditu du baina modu berean jarraitu du, arazoak ezin saihestu Morvedrek eta Sans eta Gil medio tartea zabalduz (21’: 4-11).

Magdalena Fernández zentralak hutsuneak aurkitu ditu baina partida apurtuta zegoen. Gilek abantaila handitu du (6-15) baina 3-0 partzialarekin itxi du Morvedrek lehenengo zatia (9-15).

Bigarren zatiako aurreneko minutuak akatsak eman dira alde batean eta bestean. Cardosok gola egin du 34. Minutuan baina Morvedrek 13 minutu behar izan ditu. Ordurako 0-6 partziala lortu dute gipuzkoarrek.

Imanol Álvarezek ia zazpiko osoa aldatu du bigarren zatian, hegaletan Ezkurdia eta Cardosok 30 minutu jokatu dute, piboteei atsedena eman die defentsan Berasategi sartuz eta ostean Azurmendi eta Camejo. Erritmo asko jaitsi da, Zugarrondok Arruda ordezkatu du 47an eta Cardosok gola egiteko baliabideak erakutsi ditu.

Ondorioz, garaipen garrantzitsua Europatik etorrita erlaxatzeko arriskua saihestuz. SUPER AMARA Bera Bera eta Rocasak, Elche Mustangi irabazi dio, tartea ireki dute sailkapenean: Mecalia Guardésekiko lau puntu, gipuzkoarren hurrengo aurkaria (ostirala, 21etan Gascan), bost KH7 BM Granollersekiko Valladoliden berdindu zuena eta elxetarrekiko ere bai, sei Liberbank Gijóni eta zazpi Aula Alimentos Valladolid eta Rincón Fertilidad Málagarekin.

Fitxa: BM Morvedre 14, SUPER AMARA Bera Bera 25

Morvedre 14 (9+5): Gil, San Isidro, Gamez, Polonio (2), Bejarano (1), Zarco (1) y Lacueva (2) –zazpikoa- Calderón (2), Fernández (4), Rojas (1), Agovic, Del Río, Viñals, Santaisabel, Sánchez  eta Solano (o.a.) (1)

SUPER AMARA Bera Bera 25 (15+10): Arruda, Gil (6, 3p), Menéndez (2), Sans (4), Terés, Etxeberria (3), Arrojeria (1) –zazpikoa- Arderius (2), Berasategi, Ezkurdia (1), Cardoso (5, 2p). Azurmendi, Camejo (1) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Karsten eta Castellanos  

Epaileak: Mohedano (Gaztela Mantxa) eta Peris (valentziarra)

Kanporatuak: Rojas eta Viñals BM Morvedretik eta Sans, Menéndez (2) eta Camejo Super Amaratik

Partzialak: 1-3, 2-5, 2-8, 4-10, 6-13, 9-15 –atsedenaldia- 9-16, 9-19, 10-21, 11-23, 13-24 eta 14-25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores