Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola Ligara 18 egun igaro ostean, Rincón Fertilidad Málagaren aurkako partidan bigarren itzuliari ekin zion SUPER AMARA Bera Berak lidergoa eman ziona. Ondorioz, gipuzkoarrek aurreneko postua defendatuko dute Sagunton, eskubaloiko leku mitikoa. Larunbatean izango da, otsailak 16, 19,30etatik aurrera (Mohedano –Gaztela Mantxa eta Peris –valentziarra).

Imanol Álvarez 16 jokalariekin doa, hau da, Craiovan izan zirenak eta Yunis Camejo eta Maite Zugarrondo. EHF Cupeko multzoen fasean bikain aritu ostean, gipuzkoarrak Ligan eta Kopan nahi zuten lekuan daude, goreneko postuetan Guerreras Iberdrola Ligan eta Barakaldoko fase finalean.

Halere, Morvedre asko errespetatzen dute gipuzkoarrek, itxura ona eman zuena Bidebietan eta ordutik Lorena Zarco gaztea berreskuratu duena. Manu Etayo eta Noelia Oncinaren taldea sasoiko dago, Kopan joanekoan Rocasari berdinketa urratu zion, Telden 31-24 galdu zuen baina tartean Lasesarren (21-22) garaipen garrantzitsua lortu zuen.

Sagunton jokaturiko partidak

Saguntoko René Marigil pistara zazpi urte eta hiru hilabete ostean itzuliko da Bera Bera. Gipuzkoarrek orduan Ligako postu beroetara egin zuten salto eta oraindik ez dira jaitsi. Orduko taldetik Alba Menéndez baino ez dago, partida hartan Carvalho zigorturik, Eli Pinedok egin zuen pibote lanak eta garaipenarekin (21-25), donostiarrek azpitxapeldun izateko hautagaitza aldarrikatu zuten, Itxako harrapaezina zelako. Denboraldi amaieran bigarrena izanik, posturik onena eskuratu zuen eta lekua Txapeldunen ligako atarikoan.

2004-05 denboraldian 90. Hamarkadako erreferentziazko taldea hartu zuen Saguntok, Iber eta ondorengo deiturak: Mar Valencia, Mar Osito L’Eliana edo Milar L’Eliana. Sagunton bat egin aurretik Bidebietan nahiz etxetik kanpo gipuzkoarrek 24. partidan lortu zuten aurreneko garaipena (2003ko maiatzaren 3an). Alucine Alser Saguntorekin hobeto joan zen, jokaturiko zortzi partidan irabazi baitzituen Bera Berak Reyes Carrere eta Eider Rubio azken urtetan bertan egon arrean. Donostiarrak aurreneko liga Astroc Sagunto taldearekin eskuratu zuen taldea horiek Sagunton elkartu zirenean (04-05), hurrengo urtean Eli Pinedo joan zen eta 2006-07an Carrere bigarren entrenatzaile gisa baina ez zituzten liga gehiago eskuratu. Babeslea galduta, Mar Sagunto gisa, Bera Berak 2008-09an irabazi zion eta arestian aipaturiko 2011ko azaroaren 15ean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores