Bera Bera

Select your language

Vienan gaur goizean egindako zozketa ez da ona izan SUPER AMARA Bera Berarentzat. Atera den aurreneko taldea izan da donostiarra eta Errusiako HC Zvezda bigarrena, hortaz, joanekoa Donostian izango da eta itzulera, Moskutik gertu.

Errusiako Liga Europako onenetarikoa da. Izan ere, Rostov eta CSKA dira multzo bakoitzean Txapeldunen ligako liderrak gaur egun. HC Zvezda laugarrena da ligan, zazpi partida jokatu ditu, bi galdu: Rostov (24-32) eta Astrakhanochka (31-27) talde indartsuekin aldiz, (21-22) garaipenan garrantzitsua lortu zuen Lada Togliatiren aurka.

Kanporaketa, ziur aski, azaroaren 15ean eguardian jokatuko da eguardian Gascan, itzulera Chekkov hirian izango da, Moscutik 75 kilometrotara hegoaldera, azaroaren 22an igandean (17etan, bertako orduan). Bi partidak eskaintzeko interesaturik dago ETB eta EHFrekin harremanetan jarriko da.

Errusiarrez osaturiko taldea da HC Zvezda, eskarmentua eta gazteria uztartzen duena. Antonova pibotea da adibidea, ibilbide luzea darama Astrakhanochkatik itzuli dena 34 urterekin eta titular dena. 31 urte ditu Chernova albokoak, Bera Beraren aurka Michalovce taldearekin jokatu zuena 2015eko azaroan. Anastasiia Tserkovniuk da taldea zuzentzen duena,  26 urte ditu, beti Zvezdan egon dena etaDyachenko (25 urte) albokoak ere protagonismoa du. Hauek dira, gaur egun, zutabe nagusienak, izan ere, Klimantseva eta Osipova baja dira. Zerrendan dira Kaplina (21 urte), Kirikias (31) Tikhanova (22) atezainak, Murzalieva (23) eta Dvortsevaya (21) hegalekoak; bigarren lerro modua: Samoilenko (22) zentrala, Shavman (21) eta Nikoleva (20), Gerasimova (20), Triobchuk (21) eta Sinel’nikova (19) pibotea.

Imanol Álvarez entrenatzaileak ez du gustuko “Donostian aurreneko partida jokatzea, kanporaketa Gascan erabakitzea nahiago nuelako”. Era berean, azpimarratu du Zvezdak duen “maila, Errusiako talde guztiak bezala”. Halere, orain “ondo aztertu eta ea gai garen guztia eman eta helburua bete, multzoen fasean egotea, alegia”.  

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores