
Gaur goizean Espainiako Federazioak iragarrita, SUPER AMARA Bera Berako sei jokalarik Guerreras Iberdrola Ligako 2018-19 zazpiko taldean eta defentsa onena izendatzeko aukera dute.

Larubatean Oropesa de Mar hirian ospatutako Espainiako Eskubaloi federazioak, besteak beste, 2019-20 denboraldiko egutegia onartu zuen. Hortaz, abuztuaren 31n ala irailaren 1ean jokatuko da Superkopa eta Liga Guerreras Iberdrola 7an hasiko da eta maiatzaren 23an amaitu.

Ezker alboko jokalari brasildar Mariane Fernandes SUPER AMARA Bera Beraren azken fitxaketa izango da 2019-20 denboraldirako, Norvegiako Molde HK Elite taldetik etorriko dena.