
SUPER AMARA Bera Bera Bidebieta kiroldegira itzuliko da bihar larunbata (18,30etan –Peñaranda eta Yagüe, Aragoi) partida ofizial bat jokatzera Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife taldea hartuz, urtarrilaren 16an jokatu beharreko norgehiagokari dagokiona, kanariarrak konfinaturik zeudelako bertan behera gelditu zena. Ateak itxita jokatu beharreko partida streaming bidez ikusgai izango da.

Elisabet Cesáreo partida ofizial batera iritsiko da urtarrilarren 30ean, larunbatean, SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan jokatuko duena (18,30etan) Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife taldearen aurka. Guerreras Iberdrola ligako zortzigarren jardunaldiko norgehiagoka da, talde kanariarra konfinaturik zegoelako bertan behera gelditu zena.

Bera Bera Eskubaloiako harrobiko bi taldek finkaturiko partidak jokatzeko aukera izan zuten larunbatean. Euskal ligan seniorretan, Bera Berak Irauli Bosteko gainditu zuen (26-21, 12-9 atsedenaldian). Lacturale Bera Berari Zarautzen azken 10 minutuak soberan izan duten (28-22).