SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez izan da Bidebietako kanpoaldean –prebentzio neurri gisa- Alice Fernandes atezaina aurkeztu duena, Rincón Fertilidad Málaga taldetik etorri dena Renata Arruda herrikidearekin bat egingo duena.
SUPER AMARA Bera Berak aurredenboraldiari uztailaren 27an ekingo dio baina hitzordurako prestatzen ari da. Izan ere, bederatzi jokalarik eta hiru teknikarik Covid 19 antzemateko frogak egin dituzte eta, guztiak emaitza onarekin. Sintomatologiarik ageri ez bada ere frogak egingo dira prebentzi neurri gisa.
Europako Eskubaloi Federazioak EHF Cupen ordez European League lehiaketa berrirako eskema ezagutarari du gaur, non 34 talde onartu dituen, horien artean SUPER AMARA Bera Bera, azaroan burutuko den Q3 kanporaketan kokatu duena.
SUPER AMARA Bera Berak eta Gaztela-Mantxako Unibertsitateak hitzarmena sinatu dute ‘BIDEA: Eskubaloia Ikerketa eta Garapena Estadistika aurreratua” proiektua abian jartzeko. Ondorioz, Donostiako taldeak bere jardueran sortzen dituen datuen eta estadistiken azterketa egingo ditu Unibertsitateko ikerketa talde batek.
Espainiako Eskubaloi Federazioak Alhaurín de la Torren ospatuko den Koparako sailkatuta dauden zortzi taldeei gaur adierazi die final-laurdenak ostegunean ospatuko direla eta ostiralean atseden eguna izango dela.