Alhaurín de la Torreko Antonio Garrido Moraga izeneko Udal Liburutegiak hartuko du bihar asteartea (13etan) Kopako LXI edizioko zozketan, Malagako hiri honetan burutuko dena irailaren 3tik 6ra bitartean.
SUPER AMARA Bera Bera 2020-21eko plantillak aurrendenboraldiko lehen astea bete du pistan, hasiera estresagarria, izan ere, urduritasuna eta egungo egoerak sortzen duen ziurgabetasunak guztiz beteta dagoen agendarekin bat egin dute, entrenaldi taktikoa, fisikoa, aurkezpenak, elkarrizketak, azterketa medikuak eta argazki saioa.
SUPER AMARA Bera Bera oso osorik da. Covid 19 frogak gaindituta, Manuela Pizzo eta Malena Cavo taldearekin lehen saioa burutu dute, asteartean Mirene Morenok egin zuen bezala. Aramendian Argentinarra komunikabideen esanetara jarri da.
Entrenaldiko lehen egun aprobetxatuta, SUPER AMARA Bera Berako arduradun Tati Garmendia lagun Bidebietan komunikabideen esanetara izan zen Laura Hernández. Elxetarra, irribarretsu, onartu du “irrikan nengoen, ilusio handiarekin klub berri batekin hasteko, gaur egun dagoen onenean”.
Entrenatzeko irrikan, ariketa gehienetan baloia tarteko eta jokalarien artean ia kontakturik gabe. Horrela itzuli da SUPER AMARA Bera Bera Bidebietako pistara, lau hilabete baino gehiago pasa ondoren eta bost helburu izango dituen 2020-21 denboraldia martxan jarriz.