
Azken partida ofiziala jokatu zuenetik, Chekhov hirian Errusian, azaroaren 22an, bi hilabete pasa ostean, SUPER AMARA Bera Bera ligako lehiaketara itzuliko da bihar Atlético Guardésekin zoritxarrez publikoarik gabeko A Sangriñan (Jesús Álvarez eta José Carlos Friera, asturiarrak). Partida 19etan hasiko da eta ETB 4k eta TVGk zuzenean eskainiko dute.

Astebururako harrobiko bi partida. Euskal ligako senior taldeak, Estitxu Berasategi gidatu zuen Usurbil talde indartsuarekin (23-26) galdu ostean, Bera Berak Bidebietan Irauli Bosteko hartuko du larunbatean 16etan. Kadete mailan, berriz, Lacturale Bera Berak Aiala ZKEren aurka egingo du debuta 12etan.

SUPER AMARA Bera Bera entrenatzaile Imanol Álvarezek sentsazio gazigozoa dauka, izan ere, pozik lehiatzen hasiko delako berriro ere baina, era berean, “taldea nola dagoen zalantzekin”. “Partida arraroa izan daiteke, Guardés egoera berean dagoelako” gaineratu du.