Azken partida ofiziala duela sei hilabete jokatu ostean, SUPER AMARA Bera Bera eta Elche Visitelche.com taldeek normaltasun berria delakoa irekiko dute bihar ostegunean (12,15 etan Teledeporte), Alhaurín de la Torrek apirilarako prestatu zuen Koparen XLI edizioarekin, Alarma Egoerak irailaren 3tik 6ra bitartera eraman zuena.
Poz handiz jakitera eman nahi dizuegu LACTURALE esne-enpresak gure klubarekin duen konpromisoa eta lankidetza berritu dituela. Oso une zailak dira, eta lankidetza horrek bultzada handia ematen dio klubaren kirol-proiektuari eta haren bideragarritasunari.
Atzo plantillak egindako PCRen emaitza negatiboak jaso aurretik komunikabideen esanetara jarri da Imanol Álvarez Bidebieta kiroldegiko kanpoaldean SUPER AMARA Bera Berak lehiatzen hasteko “gogoak” adierazteko, ostegunean Alhaurín de la Torren ante Elche Visitelche.com. Kopako XVI edizioko final-laurdenetan, hain zuzen.
Gaur arratsaldean Cemtro Klinikan lotailu gurutzatua konpontze aldera ebakuntza egin diote Emma Boadari, arrakastatsua izan arren, errekuperazio epea sei edo zazpi hilabetera luza daiteke.
SUPER AMARA Bera Berak aurredenborladia amaitutzat eman du bi garaipen eskuratuta Zubileta Evolution BM Zuazo (17-19) eta Liberbank Gijón (21-16) taldeean aurka San Adrian Eskubaloia taldeak Bilboko San Inazio kiroldegian antolatutako jardunaldian.