
Finkaturik zuen helburua bete du gaur SUPER AMARA Bera Berak: defentsa berria frogatu du, Guerreras Iberdrola ligan debuta egin dute June del Campo eta Amaia Zolezzi jubenilak eta aise irabazi du bere garaian Uneatlántico Pereda taldearen aurka bertan behera gelditu zen partida (22-36, 14-16 atsedenaldian).

SUPER AMARA Bera Berak Guerreras Iberdrola ligako 12, jardunaldiari zegokion partida jokatuko du gaur 18etan Santanderreko La Albericia kiroldegian Uneatlántico Pereda taldearen aurka (Eric Deiros eta Jordi Pinilla, kataluniarrak). streaming

Lesio baten atzean kirolariak baino hobeto zer dagoen ez daki inork, errekuperazio prozesuak eragiten duen bakardadea, eskubaloi jokalari berriro sentitzeko gainditu behar diren urratsak eta taldera itzuli. Aurretik sendagile-agiria eta ostean kirol-agiria baina ez da hor gelditzen, konfidantza hartu behar da berriro, lehiatzeko erritmoa eta egun ilun horiek ahaztu.

Panini eta Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur, martxoaren 8an, Guerreras Iberdrola ligaren kromo digitalaren bilduma argitaratu du, Espainian Paniniren aurrenekoa emakumeen kirolari lotuta.

Oraindik aurreneko fasea amaitzeko bi partida gelditu arren – ostegunean Santanderren eta larunbatean Gascan Puerto del Carmenekin-, SUPER AMARA Bera Berak badaki zer nolako egutegia izango duen bigarren fasean. Gaur Elche taldeak Sagunton galdu du eta matematikoki hirugarren geldituko dira B multzoan.