Superkopa hizpide izan aurretik, SUPER AMARA Bera Bera eta Rincón Fertilidad Málaga taldeek elkar ikusiko dute ligan Donostian laugarren jardunaldian. Oso partida interesgarria denez, ETB1ek zuzenean eskaintzea erabaki du urriaren 18an, igandean 12,10ean.
SUPER AMARA Bera Berak esnatu behar izan du gaur arratsaldean hiru goleko desabantaila birritan iraultzeko ES Pereda kiroldegian Uneatlántico Pereda taldearen aurka jokaturiko lagunartekoak (27-33, 14-15 atsedenaldian).
Nazioarteko asteak sortzen duen etenaldia baretze aldera, SUPER AMARA Bera Bera lehiaketa erritmoari eutsi nahi dionez, Ligara itzuli aurretik bihar ostiralean lagunartekoa jokatuko du. Santanderren izango da, Uneatlántico Peredaren aurka La Albericia kiroldegi historikoan 19etan.
2020-21 denboraldia osatuko duten SUPER AMARA Bera Berako 17 jokalarik aukeratu dute kamisetan eramango duten zenbakia, estatu mailako zein Europako lehiaketetan.
Bera Bera Eskubaloiak 2020-21 denboraldirako harrobiko 10 talde osatu ditu, horietarik zazpi dira emakumezkoak eta hiru, gizonezkoak. Horrez gain, urtero bezala benjamin eta alebinek eskola hizpide izango dute.