
SUPER AMARA Bera Berak Autocares Davidekin Saguntora bihar egingo du bidaia, Kopako kanporaketako joaneko partida jokatzera Balonmano Morvedre taldearen aurka, Telde (Kanariar Uhatean) maiatzaren 21tik 23ra bitartean ospatuko den fase finalean txartela lortzea aldera.

Jokalari gehienek hiru egun libre izan ostean eta selekzio ezberdinekin egindako egonaldiak bete ostean, SUPER AMARA Bera Bera entrenaldietara itzuli da Bidebietan datozen bi astetan Kopa eta Ligako partidak tentuz prestatze aldera.

Hirutik, hiru. Euskal ligan senior taldeak Gasteizen irabazten ireki zuen asteburua (21-24) eta Herrería Bidebieta Bera Bera mutilen jubenil taldeak azken minutuan lortutalo garaipenarekin itxi zuen.

Hiru partida harrobiko taldeentzat. Euskal Ligan, senior mailan, Bera Berak Gasteizko Lakua kiroldegian Eraiken Eharialdeari egingo dio bisita. Bestetik, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Cimde Elgoibar izango du aurrean Olaizaga kiroldegian, 18etan eta Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil mutilek 18,10etan arituko dira Bidebietan Donibane Eskubaloia taldearen aurka.