Vienan gaur goizean egindako zozketa ez da ona izan SUPER AMARA Bera Berarentzat. Atera den aurreneko taldea izan da donostiarra eta Errusiako HC Zvezda bigarrena, hortaz, joanekoa Donostian izango da eta itzulera, Moskutik gertu.
Coronavirusa ia Europa osoan arazo nagusia bada ere, EHFk uztailean finkatutako taulari eutsi dio, gertutasun irizpideari muzin eginez. Ondorioz, bihar asteartean Vienan (11etan), SUPER AMARA Bera Berak Frantziatik Errusiaraino hamabi aukera izango ditu European Handball Leagueko hirugarren txandan.
Partida amaitzeko 27 segunduen falta, Manu Pizzok jaurtitutako penaltiari iritsi da Castellanos ezker hankareki eta zortzi segunduen faltan, Arderiusek berdiketa lortu du (21-21). Laura Hernández saiatu da bederatzi metroetatik baina ez du asmatu.
Zuhurtziaz Lanzarotera bidaiatu gabe gelditu zenez, Imanol Álvarez igandeko partida iristeko “gogotsu” dago “modako taldea datorrelako, Kopako irabazlea”. Izan ere, SUPER AMARA Bera Berak igandean (12:10 h.) Josean Gascan (Andreu Marín –kataluniarra- eta Javier Álvarez –euskalduna-) Rincón Fertilidad Málaga hartuko du.
Partida berezia da Alice Fernandes Silva atezainarentzat, igandean (12:10ean) Josean Gasca bisitari Rincón Fertilidad Málaga delako, 2018ko urtarrilatik bere taldea izan zena. Bidebieta jokatu eta irabazi zuen hasierako partidetako bat, lan bikaina eginez, SUPER AMARA Bera Berak ligan etxean, galdu duen azkena, hain zuzen.