
SUPER AMARA Bera Berak titulua hizpide duen Guerreras Iberdrola ligako multzoko bigarren itzulia jarriko du martxan Xixongo La Arena kiroldegian, Liberbank Gijón taldearekin lehiatzeko, ligako titulua lortzeko urrats definitiboa emate aldera. Jesús Escudero eta Jorge Escudero epaile kantabriarrek zuzenduko dute norgehiagoka 19etan hasiko da (streaming).

Kopako XLII edizioaren zozketaren arabera, gaur goizean Teldeko San Perdro Mártir baselizan burutu dena, txapelketa honetako azkeneko bi irabazleak elkarren aurka arituko dira final-laurdenetan, izan ere, SUPER AMARA Bera Bera –2019an garaile- egungo txapelduna izango du aurkari Rincón Fertilidad Málaga, alegia.

Hiru partida eta hiru porrot. Mingarriena Euskal Ligan Lacturale Bera Berak jaso zuena Aiala Zarautzekin (24-27). Saiatu arren, Amaia Zolezzi baja zuela eta Del Campo aste osoan entrenatu gabe, estu jarri zizkion gauzak zarauztarrei batez ere partida berdintzea lortu zuenean (22-22). Halere, ezin norgehiagoka irauli eta sailkapenean laugarren gelditu dira donostiarrak. Aritu ziren: Aiora Urra, Yanis Aguado, Naia García (1), Iara Pascual (1), Aiora Macicior (7), June del Campo (8), Irati Caballero, Alaine Pascual (2), Irati Azkue (2), Ainara López (2), Lucía Landa (1) eta Uxue Mendigutxia. Partida ikusi.

Partida borobila SUPER AMARA Bera Berak egin duena Granollerseko Palau d’Esportsen, Guerreras Iberdrola ligako titulua hizpide duen multzoko laugarren jardunadian, KH7 BM Granollers hasieratik bukaerara gainditu duena, defentsan lan itzela eginez, 22 geldiketa egin dituen Arruda gaindiezin agertu da eta erasoan, kontraerasoetan edo joku geldoan asmatzen jakin izan duelako.