
Puntu batekin nahikoa da baina SUPER AMARA Bera Berak ligako txapelduna izan nahi du Elche visitelche.com taldea gaindituz, jakinda zaila izango dela baina gaitasuna duela ere bai. Jesús Escudero eta Jorge Escudero kantabriarrek zuzenduko duten norgehiagoka Josean Gascan ospatuko da (19etan, ETB4), publikorik gabe.

“Egindako lana borobildu egin behar dugu” ekin dio bere agerrealdian, komunikabideen aurrean Imanol Álvarez, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak. Beste jardunaldietan ez bezala, puntuak pilatzea helburu zelarik, “oraingo honetan liga irabazteko jokatuko dugu”.
Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek lau norgehiagoka jokatuko dituzte asteburu honetan.
2.6 kiloko idi txuleta batekin Okelaneko parrillan erreta, Alba Menéndez eta Malena Cavo jokalariek adierazi nahi izan dute maiatzaren 8an, 19etan Josean Gasca kiroldegian, SUPER AMARA Bera Berak dena jarriko duela gutxienez Elche visitelche.com taldearen aurka puntu bat lortzeko, zazpigarren aldiz txapeldun izateko behar dutena.
Norberak egin behar zuen zeregina hizpide, maiatzaren 1aren omenaldia egite aldera atera da SUPER AMARA Bera Bera La Arena kiroldegira. Hau da, Imanol Álvarez eta Álex Nogués entrenatzaileek finkatutako partida orrialdeari ekin diote eta defentsan erakutsitako intentsitateari esker Liberbank Gijón taldearen lehenengo lerroak zailatasunak izan ditu baloia mugitzeko.