SUPER AMARA Bera Berako plantillak astebeteko jai du, ez ordea lesionaturik daudenetzat. Emma Boada, Maitane Etxeberria eta Eli Cesáreok hobekuntza nabaritu dute, klubarentzat albiste pozgarria.
Bigarren zati hasieran partida eta kanporaketara itzuli arren, non SUPER AMARA Bera Bera bi golera gerturatu den, gipuzkoarrek ezin izan dute HC Zvezda gainditu (29-24) eta European Leagueko multzoen fasetik kanpo gelditu dira, kanporaketa (56-51) amaitu delarik.
SUPER AMARA Bera Berak Mosku hegoaldean dagoen Chekhov hirian Q3 delakoaren itzulera partida jokatuko du. Igandean izango da 12etan bertako orduan (Donostia, 10etan). Bosgarren aldiz lehian dira gipuzkoarrak Errusiako talde batean aurka eta kanporaketarik gainditu ez arren, etxetik at garaipena lortzeko moduan izan zen, oraingo honetan, European Leagueko multzoen faserako txartela emango ziona.
Pastelería Aramendiak SUPER AMARA Bera Beraren gertu egon nahi izan du Errusiara egingo duen bidaian etxean egindako turroiak banatzen, ohikoak (jinona, Alacant eta gorringo) eta beste batzuk berritzaileak pistatxo eta naranja edo nata eta intxaurra.
Imanol Álvarez komunikabideen aurrean izan da gaur, taldea Errusiaruntz bihar abiatuko baita igandean Europea Leagueko Q3 kanporaketako itzulera jokatzera HC Zvezda taldearekin. Gascan berdindu arren (27-27), SUPER AMARA Bera Berako entrenatzailaren ustez “erraza izan ez arren” kanporaketa gainditzeko “gai izango gara”, donostiarrak multzoen fasean kokatuko zituena.