Imanol Álvarez esan ohi du SUPER AMARA Bera Bera gainditzeko aurkariak ondo jokatu behar duela minutu askotan, gaur Rincón Fertilidad Málagak hori egin du baina donostiarren konstantziarekin talka egin du. Hortaz, SUPER AMARA Bera Berak Elche visitelche.com izango du aurrean finalerdietan (14etan Teledeporte) Teldeko XLII edizioko Kopan.
Matematikoki Guerreras Iberdrola 2020-21 Liga lortu eta ospatu ostean, SUPER AMARA Bera Berak beste erronka bat ezari du, Kopa irabaztea, Telden (Kanariar Uhartea) maiatzaren 21etik 23ra bitartean ospatuko dena. Horretarako, hasteko bihar ostiralean 16ean (Teledeporte), Rita Hernández kiroldegian, final-laurdenetan Rincón Fertilidad Málaga egungo txapelduna gainditu beharko du (Fernanda Espino eta Víctor Navarro, kanariarrak).

Bidebieta kiroldegiak hartuko ditu harrobiko taldeek asteburuan jokatuko dituzten bi partidak. Larunbatean 10etan, Lacturale Bera Berak Cimde Elgoibar taldea izango du aurrean eta 12etan, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Salento Gelati Elgoibar.

SUPER AMARA Bera Berako Imanol Álvarez entrenatzailea komunikabideen aurrean agertu da gaur, 54 urte bete dituen egunean, Kopako XLII edizioaren partaidetza aztertze aldera, Telden maiatzaren 21etatik 23ra ospatuko dena. “Ligako bidai bat bezala hartu behar dugu”, eskatu du entrenatzaileak, bolada ezinhobea daramana eta matematikoki txapelduna dena.