
June Loidi 21 urteko elgoibartarra izango da SUPER AMARA Bera Beraren aurreneko fitxaketa. 2021-22 eta 2022-23 denboraldietarako izango da hitzarmena.

Ostiralean Telden sartutako golekin, Kopako final-laurdenetan Rincón Fertilidad Málagaren aurkako garaipenean (28-31), Esther Arrojeriak Zulai Agirre aurrera du golegile nagusiaren zerrendan 605 gol sartuta, 1990-91eko denboraldian ohorezko mailan debutatu zuenetik osatu zena.

Bera Bera Eskubaloia eta Elgoibarko Sanlo kluben artean bi partida jokatu ziren asteburuan Bidebietan. Lacturale Bera Bera kadete taldeak gol bakar batez galdu zuen Salento Gelati Elgoibarrekin (25-26) eta Lacturale Bera Bera jubenil taldeak 35-19 irabazi Cimde Elgoibarri.