
SUPER AMARA Bera Berak eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeek Euskal Kopako final berri bat jokatuko dute, oraingo honetan, abuztuaren 14n Orioko Karela Kiroldegian eguardio 12etan, Euskal Eskubaloi Federazioak adierazita.

EHFko Vienako egoitzean eguardian egindako zozketaren arabera, European Leagueko Q2 kanporaketak SUPER AMARA Bera Berarentzat aurkari indartsua utzi dio, Paris 92 alegia, joanekoa Donostian izango dena urriaren 16 edo 17an eta itzulera Parisen, hilaren 23 edo 24n.

SUPER AMARA Bera Berak 2021-22 denboraldiaren hasiera ofiziala noiz izango den ezagutu du gaur, izan ere, Espainiako Eskubaloi Federazioak, aurreneko aldiz ikuskizuna antolatuko duena, emakumezkoen eta gizonezkoen Superkopak Torrelavegan irailaren 4n izango direla dituela adierazi du.

Egun garrantzitsua biharkoa SUPER AMARA Bera Berarentzat, Europan urrian eta azaroan osatu beharreko ibilbidea ezagutuko duelako, izan ere, EHFk European Leagueko aurreneko bi kanporaketak zozketatuko du Vienako egoitzan (asteartea, 11etan).