
Iaz bezala 17 jokalarik osatuko dute SUPER AMARA Bera Beraren lehen plantilla, gaur ofizialki martxan jarri dena pistan izandako aurreneko saioa burutu dutelarik Josean Gasca kiroldegian, Imanol Álvarez entrenatzaile gidari, 14 jokalari eta bigarren taldeko beste hirurekin.
Entrenatzaileen multzoko Iñigo Blancok aurkeztu du Cristina Polonio pibota, Nekane Terésen baja beteko duena SUPER AMARA Bera Bera 2021-22 denboraldiko plantilla, bihar arratsaldean aurredenboraldia hasiko duena ofizialki.
SUPER AMARA Bera Bera ostegunean arratsaldean Josean Gasca kiroldegian ekingo dio aurredenboraldiari eta, urtero bezala, harrobiko hainbat jokalari ere izango dira lanean abuztuan lehen taldearekin, kasu honetan hiru, Malen Morandeira, June del Campo eta Amaia Zolezzi.