
super amara Bera Berak Ester Somaza eta Lisanne Kruijswijken aurkezpena aprobetxatu du 25-26 denboraldian jantziko dituen elastikoak azaltzeko, klubaren koloreei leial izanik, urdina lehen ekipaziorako eta laranja bigarrenerako. Lucia Pradesek, berriz, lila jantzi du, baina atezainek menda gorrixka eta berde baten artean aukeratu ahal izango dute.

super amara Bera Berak zehaztuta dauka jada denboraldiaurreko plana, asmoa abuztuan bost lagunarteko jokatzea delarik.

Occidentek babesletza hitzarmena berritu du super amara Bera Berarekin, emakumezkoen kirolarekin, esfortzua, talde lana eta bikaintasuna bezalako balioak sustatzearekin duen konpromisoa berretsiz.

Klubeko Fernando Diez Mintegi lagun, super amara Bera Berak 25-26 denboraldiari ekingo dio gaur Josean Gasca kiroldegian, azkeneko urtetako bolada arrakastatsuari jarraipena emate aldera. Horretarako 15 jokalariz osaturiko plantillarekin abiatu da, horien artean, Nicole Wiggins, Ester Somaza, Elena Amores eta Lisanne Kruijswijk holandarra nobedade gisa eta bigarren taldeko bost jokalari.