ERRENDIMENDUZKO KADETEA: BERA BERA MANTEO 41 - 55 IRAURGI

Hortzak estutuz izerdiarazi genituen

 

Partidu latza asteburu honetan Bera Bera Manteo taldearentzat bigarren jardunaldian. Parean Iraurgi, beti ere talde sendo eta landua. Eta horrela erakutsi zuten azpeitiarrek haien nagusitasuna hasieratik, 0-10eko partzialarekin. Mikel Urretabizkaiaren neskak partiduan sartu ziren ala ere eta pixkanaka diferentzia hau gutxituz joan ziren lehenengo laurdena amaitu baino lehen. Bigarren laurdenean ere, lan ona egin zuten. Defentsan Arantxa Sudupe gelditzea lortuz Oihane eta Loreren lan bikaina eta gainontzekoa pase marrak ondo estutuz partiduaren erritmoa igotzea lortu zuten. 
Hirugarren laurdenean etxeko taldeak partidua berdintzea lortu zuen eta azpeitiarrak hutsartearen ondoren defentsa aldaketaz baliatuz berriro ere partziala sartu zuten. Hortik aurrera naranjazkoak partiduaren bila joan nahi zuten baino denbora gainean zutela ezin izan zuten. 
Hala ere, Iraurgi talde sendoagoa izanik, estutu zituzten eta baita ondo izerdiarazi ere. Horrela izan behar du gainontzeko partiduaetan ere. 
"Hiru aste gogor datoz orain: Ordizia, Bera Bera eta Zarautz datozkigu gainera, baino gure helburuak ahaztu gabe, lanean jarraitu behar dugu" zioen entrenatzaileak partidu amaiaran. 

JUNIORRAK

BERA BERA - ESKORIATZA.- BENTA BERRI, IGANDEA 12.00

BERA BERA ALBISTUR - HONDARRIBI.- HONDARTZA, IGANDEA 17.45

KADETEAK

BERA BERA - EASO.- BENTA BERRI, IGANDEA 10.00

BERA BERA MANTEO - ORDIZIA.- oRDIZIA, LARUNBATA 9.15

ERRENDIMENDUZKO JUNIORRAK: BERA BERA ALBISTUR 41 - 56 ZAST ZARAUTZ

Lehen porrota aurtengo denboraldian Bera Bera Albisturrentzat nagusi izan den Zast Zarautz taldearen aurka. Jokalari handiak dituen talde zarautztarra, ia jokalari guztiak elkarrekin dabiltzanak azken 3 urteetan, gaurkoan gehio  izan da Benta Berriko kantxan

Bera Bera Albistur taldeak aurpegia eman du partidu guztian zehar. Atzetik izan bada ere partiduan guztian zehar, diferentzia txikietan mantendu da eta azken laurdenararte bizirik egotea lortu du. Azken 10 minututan diferentziak 10 puntutako esia gainditu du eta azkenean 41-56 emaitzrekin amaitu da partidua.

Donostiarrek minutu guztiak konpetitzeko erronka du aurtengoan, edozein izanda ere arerioa, Eta gaurkoan ere lortu duela esan behar. Geure akatsekin, batzutan ez sisnisteko modukoak, geure asmatzeekin, gauza politak eginez ere, taldea aurreraka doala bere jokoan garbi dago. Zer egin asko dago oraindik baina azaltzen duen jarrerarekin eta lanerako erakusten duen gogoekin, lortuko dugulakoan gaude. Aupa ekipo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 10-15, 7-9 (17-24); 13-13 (30-37) eta 11-19 (41-56 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Marta (6), Esnal ((6), Danna (0), Paula (0), Lur (7), Naiara (5), Nara (4), Nahia (7), Anne (2), Sara (2) eta Hannah (2)

HURRENGO PARTIDUA: Irailak 30, igandea, 17.45tan Hondarribin

JUNIORRAK

BERA BERA - OSTADAR.- LASARTE, LARUNBATA 16.00

BERA BERA ALBISTUR - ZAST ZARAUTZ.- BENTA BERRI, IGANDEA 12-00

KADETEAK

BERA BERA - EASO.- YOLDI, IGANDEA 10.00

BERA BERA MANTEO - IRAURGI.- BENTA BERRI, IGANDEA 10.00

@beraberasaski

Bera Bera Saski
RT @ABNajerilla: #GAMEDAY ABN 21.03.2021 🏆1a División Nacional Femenina 📅Jor. 9 🆚️ @beraberasaski 📍Polideportivo BentaBerri (San Sebastiá…
Bera Bera Saski
RT @Basketbasko: 🏀 PRIMERA DIVISIÓN FEMENINA 📅 J.5 ➡️ Ya no quedan invictos: @GKesb endosó la primera derrota a @loiolabasket ➡️ @Arask
Bera Bera Saski
RT @BultzaKirola: 2000 pertsona Donostian Kirola EZINBESTEKOA dela aldarrikatzeko. Eskerrik asko!! // 2000 personas en San Sebastián para r…
Follow Bera Bera Saski on Twitter

Laguntzaileak / Colaboradores

© Bera Bera RT