Azken postuan partidurik irabazi gabe dagoen Tecnun taldearen bisita izan zuen larunbatean Bera Bera Albistur ekipoak eta, aurrez ikusi zitekeen bezela, istorio handirik gabeko partiduan, garaipena erreztasun osoz lortu zuen.

Bi taldeen arteko diferentziak jakinik, ez da erreza motibatzea eta intentsitatez jokatzea. Modu honetan, lehen minututik aurretik jarri eta agintzea lortu zuen etxeko taldeak nahiz eta partidu normaltxo bat egin. Ala ere, erosotasunez irabazi zuen 57-24 emaitzarekin

Liga erregularreko ihardunaldi bat falta delarik, Bera Bera Albistur hirugarren sailkatua dago. Ondoren kruzeak hasiko dira, azken laurdenetakoak hain zuzen ere. Arerioa nor izango den jakiteko, azken ihardunaldia jokatu zai egon behar. Inter edo Easo izango da gainditu beharreko taldea konpetizioko azken fasean sartu ahal izateko: 4ko finala alegia.

MARKAGAILUA LAURDENERO: 10-4, 11-5 (21-9); 21-10 (42-19) eta 15-5 (57-24 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Ane P (2), Maite (0), Naroa (3), Oihana (2), Ane R (14), Nora (0), Lide (5), Ainhoa G (10), Ainhoa Ar (5) eta Irati (16)

HURRENGO PARTIDUA: Apirilak 21, larunbata, 20.00tan Yoldin Askatuak "B" taldearen aurka

Igande goizean, Urretxun, goi mailako saskibaloia izan genuen. Lidergoan berdinduta zeuden bi talde aurrez aurre, sailkapenean agintzen geratu eta azken titulorako urrats handi bat ematea helburu zutelarik.

Bai Goierri eta bai Bera Bera jakindun ziren partiduaren garrantziaz eta zeukaten guztia utzi zuten kantxan. Emozioz betetako eta intentsitate handiko partidua eskeini ziguten, azkenik garaipena donostiarren aldera erori zelarik.

Bera Bera partidu guztian zehar aurretik izan zen markagailuan. Abantailak ez ziren handiak izan baina beti aurretik. Honek etxekoei esfortzu gehigarri bat eskatzen zien, markagailuari buelta eman nahia alegia. Baina urdinen atsegabekotasunarako, hurbiltzen ziren bakoitzean, laranjaz jokatu zuen Bera Berak ihes egitea lortzen zuen berriz ere.

Modu honetan, 2 taldeak goma eginez, azken laurdenera iritsi ziren 8 puntutako abantaila zuelarik Bera Berak. Lana handia eginez eta asko sufrituz, eutsi zion eta garaipena eskuratu zuen Bera Bera Gros taldeak, ikusgarria izan zen partidu batean.

Modu honetan Bera Bera lidergoan agintzen geratzen da. Amaierararte eusten saiatuko da nahiz eta jakin aurrean talde indartsuak izango ditugula. Baina denak argi izan dezatela ez duela inork irabaziko erreztasunez talde honen aurka. Lana asko egiten ohituta dago eta ala egiten jarraiotuko du eta

ZORIONAK EKIPO!!!! EUTSI!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

 

MARKAGAILUA LAURDENERO: 15-20, 12-8 (27-28); 6-13 (33-41) eta 13-11 (46-52 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Marta (14), Paula (0), Lucía (4), Nara (4), Noa (1), Sara (0), Anne (5) eta Lur (24)

HURRENGO PARTIDUA: Apirilak 22, igandea, 10.00tan Benta Berrin, derbia Bera Bera Manteoren aurka

1. MAILA NAZIONALA

BERA BERA - TABIRAKO.- DURANGO, LARUNBATA 19.00

SENIORRAK

BERA BERA GROS - ASKATUAK.- YOLDI, LARUNBATA 18.00

BERA BERRA ALBISTUR - ASKATUAK B.- YOLDI, LARUNBATA 20.00

BERA BERA AMARA - INTER.- MONS, LARUNBATA 16.00

JUNIORRAK

BERA BERA - ESKORIATZA.- BENTA BERRI, IGANDEA 12.00

BERA BERA ULIA - EASO ZELAIA.- BENTA BERRI, IGANDEA 12.00

BERA BERA KURSAL - OIARSO.- DON BOSCO, LARUNBATA 9.00

IBAETA BERA BERA MOMPÁS - AÑORGA.- BENTA BERRI, LARUNBATA 18.00

BERA BERA SAGÜES - TAKE TOLOSA.- TOLOSA, LARUNBATA 10.30

KADETEAK

BERA BERA - EASO ULIA.- YOLDI, DOMINGO 10.00

BERA BERA GROS - BERA BERA MANTEO.- BENTA BERRI, IGANDEA 10.00

BERA BERA BALDA - ORDIZIA.- ORDIZIA, LARUNBATA 12.30

IBAETA BERA BERA IGELDO - ZAST ZARAUTZ.- YOLDI, LARUNBATA 10.00

BERA BERA EGIA - MUTRIKU.- MUTRIKU, LARUNBATA 12.00

INFANTILAK

BERA BERA MANTEO - OIARSO.- YOLDI, LARUNBATA 10.00

BERA BERA SANTA CLARA - ZAST ZARAUTZ.- YOLDI, LARUNBATA 10.00

BERA BERA URGULL - TAKE TOLOSA.- TOLOSA, LARUNBATA 9.00

BERA BERA ZURRIOLA - ANTIGUA LUBERRI.- ANTIGUA LUBERRI BHI, LARUNBATA 9.00

1. NAZIONALA

BARAKALDO 57 52 BERA BERA

SENIORRAK

BERA BERA ALBISTUR 57 - 24 TECNUN

BERA BERA AMARA 24 - 50 IRAURGI

JUNIORRAK

EASO 35 - 39 BERA BERA

OSTADAR 60 - 30 BERA BERA ULIA

ATLÉTICO SN SN 52 - 49 BERA BERA KURSAL

ALDAPETA SUMMA 55 - 62 IBAETA BERA BERA MOMPÁS

BERA BERA SAGÜES 47 - 37 INTER

KADETEAK

TAKE TOLOSA 23 - 48 BERA BERA

BERA BERA MANTEO 46 - 55 AÑORGA

GOIERRI 46 - 52 BERA BERA GROS

BERA BERA BALDA 51 - 33 BKL

IRAURGI 47 - 70 IBAETA BERA BERA IGELDO

BERA BERA EGIA 34 - 36 OIARSO

INFANTILAK

GOIERRI 43 - 37 BERA BERA

BERA BERA MANTEO 35 - 43 BKL

OSTADAR 30 - 28 BERA BERA SANTA CLARA

BERA BERA ZURRIOLA 27 - 40 SASKIAXULAR

ALEBINAK

BERA BERA SASKITXIKI 51 - 55 IRAURGI

Hasi da Bera Bera Baldaren aurtengo azken buelta. Azken bolada honetan nexkek partidua hasieratik menperatua eramatetik azken momentuko urduritasunekin konplikatzera jo dute. Gaurko partiduan rutina horrekin amaitzea zen gure asmoa, nahiz eta jakin Bkl taldea aurkari gogorra zela eta lehen bueltan irabazi gintuztela.

Lehen zatia izan da partiduko zatirik gogorrena. Intentsitate eta gogotsu atera diren arren, saskiraketan ez baitugu zortea eduki. (8-11)

Bigarren laurden honetan, defentsa aldetik gauza batzuk aldatuz eta atakean egindako akatsak  zuzenduz, kanastak sartzen hasi zaizkigu. Defentsan aurrera pauso bat eman dute eta lapurtzeko eta lehen huts egindakoak sartzeko gosea ikusi da (17-6).

Deskantsuaren ondoren hirugarren zati iritxi da. Hau izaten da gure akats nagusia partidu gehienetan. Entrenatzaileak ekipoari abisua eman eta nexkak taldea animatuz gogotsu atera dira. Betikoarekin jarraituz, partidua gurean geneukan momentuan hirugarren zati honekin nexkek konplikatu egin dute eta 7-9ko partziala egin dute.

Berriro ere, akatsak zuzenduz eta partidua irabazteko gogoz nexkek partiduari buelta eman eta gauza dotore eta defentsa txukun batekin 19-7ko partziala egitea lortu dute.

Ea horrela jarraitzen duzuten eta urtea gogotsu bukatzen dugun..

ZORIONAK EKIPO!! GU GERA GERA BERA BERA

 

MARKAGAILUA LAURDENERO: 8-11, 17-6 (25-17); 7-9 (32-26) eta 19-7(51-33 amaieran)

 

SASKIRATZAILEAK: Luke (10), Maddi (7), Eneritz (3), Inge (9), Arrate (0), Maria (1), Nahia (2) , June(6), Enara (13), Elena (0)

@beraberasaski

Bera Bera Saski
RT @Unai0117: Gu ere etxean geratzen gera!! Aupa zuek eta animo asko !! Gora gu ta gutarrak ✊✊💪🏻💪🏻 @beraberasaski #SaskiGipuzkoa https://t.…
Bera Bera Saski
RT @FabasketAragon: Campus Baloncesto Villanúa @ibercaja @deporte_aragon Abierto plazo inscripción. Plazas limitadas. Seguimos confirmando…
Bera Bera Saski
RT @ibaetabasket: Alzola @BasqueWater es nuestro proveedor de agua. @azumugu @erikasouza14 y @mehrynkraker han visitado las instalaciones d…
Bera Bera Saski
RT @beraberart: 📌Programa Fin de Semana 📆Urria 19-20 Octubre 📌Asteburuko egitaraua 🏉Rugby 🤾🏽‍♀️Eskubaloia 🏀Saski ♿️🏀BSR 🏐 Voleibol https://…
Follow Bera Bera Saski on Twitter

Laguntzaileak / Colaboradores

© Bera Bera RT