ORDIZIA 45-38 BB BALDA KADETEA

Defentsan lo geunden, ez ginen gai jokalari bakar bat ere gelditzeko. Guztiz

galduak aurkitu ginen hasieratik, ez genituen atakatzeko aukerak ondo

irakurtzen eta defentsan zer esanik ez. Aldaketak egin eta berdin jarraitzen

genuen jarrera aldaketarik eman gabe.. eta horrela iritsi zen lehen zatiaren

amaiera 13-4. Argi zegoen, zaia izango zela partiduari buelta ematea hasierako

sarrera ikusirik eta aurkariak zeintzuk ziren jakinik.

Ez dakit urduritasunak ziren edo zer zen baina jokalari gehienak konfiantzarik

gabe aurkitzen ziren. Kadete mailan jada konfiantza hori ezin dugu hain azkar

galdu, jakinik gainera aurkari horien aurkako aurreko partidua nolakoa izan zen,

gogorra. Oraingoa oraindik eta gogorragoa zela argi geneukan eta konfiantza

funtsezkoa zen partidu honetarako. Baita beste partidietarako ere, baino

honetarako hare gehiago.

 

Iritsi zen bigarren zatia. Atakean gure puntu fuerteak aurkitzen hasi ginen eta

horrekin batera gure konfiantza handitzen joan zen. Defentsa aldatu genuen,

itxiago jarri eta intentsitate maila handituz Ordiziakoek zailtasunak izan zituzten.

Hala ere bigarren zatia 12-11, berriero ere berain irabazi zuten.

Hirugarren zatian partidua irabazteko aukera izatea lortu genuen eta Ordiziak

guztiz nominatua zuen partidua gure izatea nahi genuen. (10-13)

Ahaleginak egin genituen eta markagailura hurbildu ere. Bukatzeko 2 minuturen

faltan 3 behera gindoazen baina azkenean ezin izan genuen partidua irabazi.

Esan beharra daukat arbitrajea ez zela lagungarria izan, ez zeukan kriteriorik

pitatzen zituen gauzekin. Baina bueno hori aurrera eramaten ere ikasi behar da

, honek gauzak zailtzen ditu baina gehiena gure esku dago.

Partidu honek erreflexionatzeko balio digu. Partidu amaieran esan bezala, 10ak

konfiantzarik gabe eta partidutik kanpo gaudenean ez da partidua irabazten.

Buruan izan behar dugu entrenatzailetatik hasita jokalari guztiak barne, batek

huts eginez gero denok huts egiten dugula eta hau guztien lanketa bat dela eta

ezin dugula hain konfiantza gutxirekin etorri partiduetara. Partidua aurrera

zihoan heinean, ikusi baitzen konfiantza geneukan momentutan partidua gurea

zela.

Azkenik, zoriontzekoa da arbitrajeari dagokionez nexkek izan zuten jarrera eta

baita partiduko momentu txar eta onetan elkar animatzeari ekion ziotela.

 

Aste honetan lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen hurrengo partidua

prestatzeko.

 

GU GERA GERA BERA BERA!

 

MARKAGAILUA LAURDENERO: 13-4, 12-11 (25-15); 10-13 (35-28) y 10-10

(45-38)

SASKIRATZAILEAK: luke (9), Maddi (0), Eneritz (0), Inge (3), Arrate (0), Maria

(7), Nahia (0), June (4), Oihane (9), Enara (6)

1.MAILA NAZIONALA

BERA BERA - ARDOI.- MANTEO, LARUNBATA 18.00

JUNIORRAK

BERA BERA - OSTADAR.- LASARTE, LARUNBATA 16.00

BERA BERA ULIA - BKL.- MANTEO, LARUNBATA 16.00

BERA BERA KURSAL - ERROIBIDE.- YOLDI, IGANDEA 12.00

IBAETA BERA BERA MOMPAS - GOIERRI.- YOLDI, LARUNBATA 16.00

KADETEAK

BERA BERA - BERGARA SORALUZE.- BERGARA, LARUNBATA 9.00

BERA BERA GROS - INTER.- MONS, LARUNBATA 12.30

BERA BERA MANTEO - OINTXE ARRASATE.- MANTEO, LARUNBATA 9.30

BERA BERA BALDA - SASKIAXULAR.- BENTA BERRI, IGANDEA 10.00

IBAETA BERA BERA IGELDO - OSTADAR.- LASARTE, LARUNBATA 9.30

BERA BERA EGIA - TAKE TOLOSA.- YOLDI, IGANDEA 10.00

INFANTILAK

BERA BERA - ZAST ZARAUTZ.- ZARAUTZ, IGANDEA 16.00

BERA BERA ZURRIOLA - ATLETIKO SN SN.- MANTEO, LARUNBATA 9.15

ALEBINAK

BERA BERA SASKITXIKI - EASO.- MANTEO, IGANDEA 9.30

1.MAILA NAZIONALA

TABIRAKO 64 - 67 BERA BERA

SENIORRAK

BERA BERA GROS 61 - 31 ASKATUAK

ASKATUAK "B" 27 - 70 BERA BERA ALBISTUR

INTER 55 - 38 BERA BERA AMARA

JUNIORRAK

BERA BERA 65 - 56 ESKORIATZA

EASO ZELAIA 55 - 26 BERA BERA ULIA

OIARSO 24 - 32 BERA BERA KURSAL

AÑORGA 34 - 40 IBAETA BERA BERA MOMPAS

TAKE TOLOSA 37 - 39 BERA BERA SAGÜES

KADETEAK

BERA BERA 55 - 21 EASO ULIA

BERA BERA GROS 43 - 31 BERA BERA MANTEO

ORDIZIA 45 - 38 BERA BERA BALDA

IBAETA BERA BERA IGELDO 42 - 41 ZAST

MUTRIKU 37 - 19 BERA BERA EGIA

INFANTILAK

BERA BERA MANTEO 43 - 42 OIARSO

BERA BERA SANTA CLARA 39 - 41 ZAST

TAKE 1 - 53 BERA BERA URGULL

ANTIGUA LUBERRI 23 - 40 BERA BERA ZURRIOLA

Azken postuan partidurik irabazi gabe dagoen Tecnun taldearen bisita izan zuen larunbatean Bera Bera Albistur ekipoak eta, aurrez ikusi zitekeen bezela, istorio handirik gabeko partiduan, garaipena erreztasun osoz lortu zuen.

Bi taldeen arteko diferentziak jakinik, ez da erreza motibatzea eta intentsitatez jokatzea. Modu honetan, lehen minututik aurretik jarri eta agintzea lortu zuen etxeko taldeak nahiz eta partidu normaltxo bat egin. Ala ere, erosotasunez irabazi zuen 57-24 emaitzarekin

Liga erregularreko ihardunaldi bat falta delarik, Bera Bera Albistur hirugarren sailkatua dago. Ondoren kruzeak hasiko dira, azken laurdenetakoak hain zuzen ere. Arerioa nor izango den jakiteko, azken ihardunaldia jokatu zai egon behar. Inter edo Easo izango da gainditu beharreko taldea konpetizioko azken fasean sartu ahal izateko: 4ko finala alegia.

MARKAGAILUA LAURDENERO: 10-4, 11-5 (21-9); 21-10 (42-19) eta 15-5 (57-24 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Ane P (2), Maite (0), Naroa (3), Oihana (2), Ane R (14), Nora (0), Lide (5), Ainhoa G (10), Ainhoa Ar (5) eta Irati (16)

HURRENGO PARTIDUA: Apirilak 21, larunbata, 20.00tan Yoldin Askatuak "B" taldearen aurka

Igande goizean, Urretxun, goi mailako saskibaloia izan genuen. Lidergoan berdinduta zeuden bi talde aurrez aurre, sailkapenean agintzen geratu eta azken titulorako urrats handi bat ematea helburu zutelarik.

Bai Goierri eta bai Bera Bera jakindun ziren partiduaren garrantziaz eta zeukaten guztia utzi zuten kantxan. Emozioz betetako eta intentsitate handiko partidua eskeini ziguten, azkenik garaipena donostiarren aldera erori zelarik.

Bera Bera partidu guztian zehar aurretik izan zen markagailuan. Abantailak ez ziren handiak izan baina beti aurretik. Honek etxekoei esfortzu gehigarri bat eskatzen zien, markagailuari buelta eman nahia alegia. Baina urdinen atsegabekotasunarako, hurbiltzen ziren bakoitzean, laranjaz jokatu zuen Bera Berak ihes egitea lortzen zuen berriz ere.

Modu honetan, 2 taldeak goma eginez, azken laurdenera iritsi ziren 8 puntutako abantaila zuelarik Bera Berak. Lana handia eginez eta asko sufrituz, eutsi zion eta garaipena eskuratu zuen Bera Bera Gros taldeak, ikusgarria izan zen partidu batean.

Modu honetan Bera Bera lidergoan agintzen geratzen da. Amaierararte eusten saiatuko da nahiz eta jakin aurrean talde indartsuak izango ditugula. Baina denak argi izan dezatela ez duela inork irabaziko erreztasunez talde honen aurka. Lana asko egiten ohituta dago eta ala egiten jarraiotuko du eta

ZORIONAK EKIPO!!!! EUTSI!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

 

MARKAGAILUA LAURDENERO: 15-20, 12-8 (27-28); 6-13 (33-41) eta 13-11 (46-52 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Marta (14), Paula (0), Lucía (4), Nara (4), Noa (1), Sara (0), Anne (5) eta Lur (24)

HURRENGO PARTIDUA: Apirilak 22, igandea, 10.00tan Benta Berrin, derbia Bera Bera Manteoren aurka

@beraberasaski

Bera Bera Saski
RT @ABNajerilla: #GAMEDAY ABN 21.03.2021 🏆1a División Nacional Femenina 📅Jor. 9 🆚️ @beraberasaski 📍Polideportivo BentaBerri (San Sebastiá…
Bera Bera Saski
RT @Basketbasko: 🏀 PRIMERA DIVISIÓN FEMENINA 📅 J.5 ➡️ Ya no quedan invictos: @GKesb endosó la primera derrota a @loiolabasket ➡️ @Arask
Bera Bera Saski
RT @BultzaKirola: 2000 pertsona Donostian Kirola EZINBESTEKOA dela aldarrikatzeko. Eskerrik asko!! // 2000 personas en San Sebastián para r…
Follow Bera Bera Saski on Twitter

Laguntzaileak / Colaboradores

© Bera Bera RT