KADETE NESKAK: BERA BERA GROS TXAPELDUN!!!!

Pausu bakarra falta zen. Garaipen bat soilik. Eta Bera Bera Grosek ez zuen aukera pasatzen utzi. Bigarren sailkatua zen Añorgari 59-36 irabaziz, emakumezko kadete partaidetza mailako Gipuzkoako txapeldun berria dugu, liga amaitzeko 3 ihardunaldi falta direnean. Ikaragarria neska hauek egindako denboraldia!!!!

Baina gauzak ez ziren errezak izan. Berez motza den plantilak, 9 jokalari bakarrik, arazo berria jasan behar izan zuen lesioen moduan. Lehenik Noa izan zen, ostiraleko entrenoan txorkatila bihurtu eta partidutik kanpo geratu zena. Eta partidua hasi ondoren, lehen jokaldian, markagailua oraindik hutsean zegoenean, Nara izan zen min hartu zuena. Honek ere txorkatila eta kanpora hau ere. Partidu guztia aurretik eta 7 jokalari bakarrik...

Baina a ze nolako 7 jokalari. Egindako lana ikusiz, 14 zirela zirudien!!! Oso zentratuta hasi zuten partidua eta bi saskiak dominatu ondoren, 20-6ko partziala lehen laurdenean. Lasaitasuna eman zuen diferentzia. Baita handitzea lortu ere. 25 puntutaraino iritsi zen (31-6) baina hortik aurrera gauzak okertzen hasi ziren zertxobait. Beroa, nekea, eta falta zitzaiguna, arazoak pertsonalekin bizpairu jokalarik. Eta, noski, aurrean, amore emango ez zuen Añorga talde sendoa.

Abantaila murriztea lortu zuen Añorgak eta 18ra jeitsi zenean iritsi zen hain beharrezkoa genuen atsedenaldia. Ideiak argitu, arnasa hartu eta berriz ere zelaira. Taktikoki aldaketa bat eginez, fisikoki zaindu nahiean, Bera Bera gai izan zen bigarren zati osoan markagailuan arriskurik ikusi gabe partidu amaierara lasaitasunez iristeko. Azkenean 59-36 eta helburua lortuta!!

Hortik aurrera festa eta ospakizunak!! Saltuak, besarkadak, irrifarrak eta malkoak, kamisetak, musika, "we are the champions"...eta beti gure ondoan egon diren gurasoei benetako eskertza adierazi beraiekin lortutakoa banatuz. ESKERRIKASKO DENORI!!!!!!!!!!!

3 ihardunaldi eta 2 partidu falta zaizkigu (hirugarrena aurreratu genueen eta jokatuta daukagu). Gauden egoeran ez da batere erreza izango intentsitatea eta jokoa mantentzea baina saiatuko garenik ez dezala inork zalantzan jarri

Amaitzeko, nire 9 borrokalariei oso oso arro nagoela beraietaz esan nahi diet. Benetako plazerra izan da beraiekin lana egitea oso jokalari eta pertsona handiak dira eta!!! ZORIONAK EKIPO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 20-6, 18-14 (38-20); 13-6 (51-26) eta 8-10 (59 - 36 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Marta (12), Danna (4), Paula (9), Lucía (3), Sara (4), Anne (6) eta Lur (21)

HURRENGO PARTIDUA: Igandea, maiatzak 13, 12.00tan Benta Berrin Hondarribiren aurka

1.MAILA NAZIONALA

BERA BERA - ARDOI,. BARAKALDO, LARUNBATA 18.20

SENIORRAK

BERA BERA GROS - GOIERRI.- MANTEO, LARUNBATA 18.00

BERA BERA ALBISTUR - EASO.- MANTEO, LARUNBATA 20.00

JUNIORRAK

BERA BERA - EASO ZELAIA.- BENTA BERRI, IGANDEA 12.00

BERA BERA KURSAL - ERROIBIDE.- AIETE, LARUNBATA 12.00

KADETEAK

BERA BERA - BERGARA SORALUZE.- MANTEO, IGANDEA 9.30

BERA BERA MANTEO - GOIERRI.- MANTEO, LARUNBATA 9.30

BERA BERA GROS - HONDARRIBIA.- BENTA BERRI, IGANDEA 12.00

BERA BERA BALDA - EASO JESUITAS.- JESUITAS, LARUNBATA 9.30

IBAETA BERA BERA IGELDO - INTERNACIONAL MONS.- MONS, OSTIRALA 19.00

INFANTILAK

BERA BERA - MONDRAGÓN.- MANTEO, IGANDEA 11.20

BERA BERA MANTEO TAKE.- MANTEO, LARUNBATA 9.15

BERA BERA SANTA CLARA - HONDARRIBI.- MANTEO, LARUNBATA 10.30

BERA BERA ZURRIOLA - EASO JESUITAK.- JESUITAS, LARUNBATA 10.45

1.MAILA NAZIONALA

LA SALLE BILBO 49 - 63 BERA BERA

SENIORRAK

GOIERRI 43 - 69 BERA BERA GROS

EASO 41 - 37 BERA BERA ALBISTUR

JUNIORRAK

BERA BERA 73 - 35 ORDIZIA

BERA BERA KURSAL 39 - 34 BKL

ESKORIATZA 43 - 44 IBAETA BERA BERA MOMPAS

KADETEAK

BERA BERA 35 - 39 IRAURGI

BERA BERA GROS 59 - 36 AÑORGA

ASKATUAK 48 - 37 BERA BERA MANTEO

MUNDARRO 36 - 26 BERA BERA BALDA

IBAETA BERA BERA IGELDO 29 - 56 OIARTZUNGO

LEZO 19 - 47 BERA BERA EGIA

INFANTILAK

BERA BERA 60 - 57 ASKATUAK

ORDIZIA 37 - 41 BERA BERA MANTEO

INTER 44 - 39 BERA BERA SANTA CLARA

BERA BERA ZURRIOLA 28 - 31 BERGARA SORALUZE

BERA BERA BALDA 58-34 SASKI AXULAR

Gaurko partiduaren helburua zein zen argi geneukan, izerdia ateratzea, korrika egitea al genuen neurrian eta defentsan lapurreta argiak egitea saskiraketan amaitzeko.

Partiduaren hasiera ez zen ona izan, betiko moduan, saskiraketa errazetan akatsak egon baitziren. Defentsan ere akats ugari, lapurketako aukera bilatu ezin ibili ginen eta horrela iritxi zen lehen zatiaren amaiera. (11-8)

Bigarren zatia hobera joan zen baina oraindik ere partidua ez zen gurea. 12 puntu besterik ez genituen sartu 10 minutuetan eta deskantsura 23-14, 9 puntuko aldearekin joan ginen.

Hirugarren zatiaren hasiera ez zen batere ona izan, berriro ere lokartuak geunden. Defentsan batez ere, akats ugari eta saskiraketa errezak egiteko aukerak utziz. (38-26) Horrela izan zen arren, laurdena irabaztea lortu genuen eta  12 puntuko aldea atera genien. Ez zen nahikoa guretzat eta laugarren zatia zen azken aukera partidua guztiz gurea izateko eta disfrutatzeko.

Horrela izan zen 20-8ko partziala egin zuten gure nexkek. Lana 11 jokalariena izan zen, oraingo partiduan denak bait zeuden partiduan sartuak. Nahiz eta akats batzuk nabarmenak izan eta hortaz ikasteko balio izan digun, azkenean partiduaz disfrutatzeko aukera izan genuen 24 puntuko aldea lortuz.

ZORIONAK NEXKAK!

Gu gera gera bera bera

 

MARKAGAILUA LAURDENERO: 11-8, 12-6 (23-14); 15-12 (38-26) y 20-8

(58-34)

SASKIRATZAILEAK: luke (7), Maddi (2), Eneritz (0), Inge (11), Arrate (10), Maria

(2), Nahia (0), June (10), Oihane (11), Enara (5), Elena (0)

1.MAILA NAZIONALA

BERA BERA - LA SALLE.- BILBO, IGANDEA 12-00

SENIORRAK

BERA BERA GROS - GOIERRI.- URRETXU, IGANDEA 18.00

BERA BERA ALBISTUR - EASO.- BENTA BERRI, LARUNBATA 18.00

JUNIORRAK

BERA BERA - ORDIZIA.- BENTA BERRI, IGANDEA 12.00

BERA BERA KURSAL - BKL.- YOLDI, IGANDEA 10.00

IBAETA BERA BERA MOMPAS - ESKORIATZA.- ARETXABALETA, LARUNBATA 16.30

KADETEAK

BERA BERA - IRAURGI.- MANTEO, IGANDEA 9.30

BERA BERA GROS - AÑORGA.- BENTA BERRI, LARUNBATA 16.00

BERA BERA MANTEO - ASKATUAK.- YOLDI, LARUNBATA 16.00

BERA BERA BALDA - MUNDARRO.- LA SALLE, LARUNBATA 16.00

IBAETA BERA BERA IGELDO - OIARTZUNGO.- MANTEO, LARUNBATA 9.30

BERA BERA EGIA - LEZO.- LEZO, LARUNBATA 12.15

INFANTILAK

BERA BERA - ASKATUAK.- MANTEO, LARUNBATA 11-30

BERA BERA MANTEO - ORDIZIA.- ORDIZIA, LARUNBATA 12.30

BERA BERA SANTA CLARA - INTER.- MONS, LARUNBATA 9.15

BERA BERA ZURRIOLA - BERGARA.- MANTEO, LARUNBATA 9.15

@beraberasaski

Bera Bera Saski
RT @Unai0117: Gu ere etxean geratzen gera!! Aupa zuek eta animo asko !! Gora gu ta gutarrak ✊✊💪🏻💪🏻 @beraberasaski #SaskiGipuzkoa https://t.…
Bera Bera Saski
RT @FabasketAragon: Campus Baloncesto Villanúa @ibercaja @deporte_aragon Abierto plazo inscripción. Plazas limitadas. Seguimos confirmando…
Bera Bera Saski
RT @ibaetabasket: Alzola @BasqueWater es nuestro proveedor de agua. @azumugu @erikasouza14 y @mehrynkraker han visitado las instalaciones d…
Bera Bera Saski
RT @beraberart: 📌Programa Fin de Semana 📆Urria 19-20 Octubre 📌Asteburuko egitaraua 🏉Rugby 🤾🏽‍♀️Eskubaloia 🏀Saski ♿️🏀BSR 🏐 Voleibol https://…
Follow Bera Bera Saski on Twitter

Laguntzaileak / Colaboradores

© Bera Bera RT